Ordainketak online
Zertarako da?
Sistema honek, helbideratu gabeko udal ordainagiriak (zergak, tasak, isunak...) errazago ordaintzeko aukera ematen du, Internet bidez egindako eragiketen bitartez, banketxe edo kutxara hurbildu gabe, eguneko edozein ordutan erabili baitaiteke.
Gainera, sistema bera erabil daiteke noizbehinkako kontzeptuak ordaintzeko: kirol ekintzen edo kirol txartelen ordainagiriak...
Datuen konfidentzialtasuna eta transakzioen segurtasuna bermatzen ditu. Horretarako, "Nire Ordainketa" tresnak herritarren eta finantza-erakundeen artean datuak trukatzen ditu, trukatutako informazio guztia Internet-en inork gehiago ez ikusteko moduan lotura seguruak erabiliz.
Ordainketa On-Line deritzonaren prozesua finantza-erakundearen web orrian bertan egiten da, hark eskaintzen duen segurtasunaz baliatuz.
Online ordainketa egiteko, nahikoa da sistema honetara atxikitako finantza-erakunderen bateko txartela izatea (ikusi finantza-erakundeak Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidean) edota online bankuko erabiltzailea izatea. Ordainketa egiteko orduan, eskura izan beharko da Aretxabaletako udalak bidalitako ordainagiria.
Nola erabili
- Sartu ordainketa-pasabidera.
- Aukeratu formularioan CPR edo BPK kodea. Kode hau ordainagiriaren goiko aldean ikus dezakezu.
- Hurrengo formularioan bete itzazu ordainagiriaren dituzun datuak (“Igortze-Entitatea”, “Erreferentzia”, “Identifikazioa” eta “Zenbatekoa”) eta “Onartu” botoia zapaldu.
- Sartutako datuak ondo daudela egiaztatu eta “Onartu” botoia zapaldu.
- Ordainketa egiteko zein finantza-erakundean egin nahi duzun aukeratu eta “Onartu” botoia zapaldu.
- Eragiketa bukatu ondoren, finantza-erakundeak egindako ordainketaren agiria emango dizu. Inprima ezazu.