Tramiteak
Aretxabaletako Udalarekin egin ditzakezun tramiteak honako hauek dira:
- Herritarren Ataria: tramitatu on-line espedienteak
- Ordainketak on-line
- Fakturazio elektronikoa
- Kontratugilearen profila
- Lan eskaintza publikoa
- Diru-laguntzak
Herritarren Ataria: tramitatu on-line espedienteak
Atari honetatik udalarekin egin beharreko tramiteak online hasi ditzakezu (adibidez: lan txikietarako baimenak, jarduera baimenak, dirulaguntza eskaerak...).
Zapaldu hemen Herritarren Atarira sartzeko.
Ordainketak on-line
Atari honetatik helbideratu gabeko udal ordainagiriak (zergak, tasak, isunak...) errazago ordaintzeko aukera daukazu, Internet bidez, banketxe edo kutxara hurbildu gabe, datuen konfidentzialtasuna eta transakzioen segurtasuna bermatuz.
Fakturazio elektronikoa
Aretxabaletako Udala Gipuzkoako Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorrera atxikitu da. Sarrera puntu orokor horretan jasoko dira, hornitzaileek eta enpresek Gipuzkoako Herri Administrazioari bidaltzen dizkieten faktura elektronikoak.
- Ikusi hemen Aretxabaletako Udalarentzako Organo kudeatzaile, Unitate izapidetzaile eta Kontabilitate bulegoaren kodeak.
- Ikusi hemen Urats-Gain Zaharren Egoitzarentzako Organo kudeatzaile, Unitate izapidetzaile eta Kontabilitate bulegorako kodeak.
Kontratugilearen profila
Obra, hornidura, zerbitzu eta abarren kontrataziorako zapaldu hemen.
Lan eskaintza publikoa
Lan eskaintzei buruzko informazioa ikusteko zapaldu hemen.
Diru-laguntzak
Diru-laguntzei buruzko informazioa ikusteko zapaldu hemen.