Autonomia sustatzeko zerbitzuaren araudia
Aretxabaletako Udalak autonomía sustatzeko zerbitzua arautu nahi du. Zerbitzu hau herriko persona nagusi zaurgarriei, ahulei eta I. graduko mendekotasuna dutenei zuzenduta dago. Honela, arlo honetan herrian dagoen hutsunea betetzea lortzen da.
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak Eguneko Arreta Zerbitzua sartzen du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoan, lehen mailako arretako zerbitzu gisa, eta aldi berean ezartzen du udalen gizarte zerbitzuei dagokiela zerbitzu horiek eskaintzea eta ematea.
Bestalde, 185/2015 Dekretuak, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazioen eta Zerbitzuen Karterari buruzkoak dio, zerbitzua aldi batean edo modu iraunkorrean erabili daitekeela eta adinekoei erantzuten diela, mendekotasun arriskuan edo mendekotasun egoeran daudenak.
Honenbestez, onartu nahi den araudiaren bidez funtsezko alderdiak arautu gura dira; hau da, oinarrizko prestazioak eta prestazio osagarriak, zerbitzutik kanpo utzitakoak, erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak, sartzeko baldintzak eta prozedurak, zerbitzua etetea eta iraungitzea, eta zerbitzuaren erregimen ekonomikoa.
Hau egin ahal izateko, ordea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen (urriaren 1eko 39/2015) 133. artikuluak arautzen duen kontsulta publikoa bideratu behar da udalaren webgunearen bitartez.
Kontsulta hau gauzatzeko, informazio publikoa eta entzunaldia behar beharrezkoak dira. Horretarako, webgunean udalak ondutako araudiaren zirriborroa argitaratzen da arauaren hartzaile potentzialek eta hari buruz ekarpenak egiten dituztenek beren iritzia eman dezaten entzunaldian.
Herritarrek, hortaz, araudia egiteko prozeduran parte hartu ahal izango dute. Eskubide hau gauzatzeko, Udalak apirilaren 29tik maiatzaren 9arteko epea zabaltzen du ekarpenak edo iritzia eman ahal izateko, Udalaren webguneko herritarren atariaren bidez edo Udaletxeko harreran.