Aretxabaletako Udalaren, Promociones Ortubos S.L. sozietatearen eta HUHEZI S. Coop. -ren arteko hirigintza hitzarmena, Aretxabaletako A-4a eremuko «d» partzelaren urbanizazioa egin eta lagatzeko

Alegazioak aurkezteko epea

2024ko abenduaren 18ko osoko bilkuran, hasierako onespena eman zitzaion Aretxabaletako Udalaren, Promociones Ortubos, S.L. sozietatearen eta Huhezi S. Coop.-ren arteko hirigintza hitzarmenari, Aretxabaletako A-4a eremuko «d» partzelaren urbanizazioa egin eta lagatzeko.

Unibertsitate-instalazioak handitzean, A-4a eremuko I. fasea bukatuko da, eta Deba ibaiaren ondoko pasealekua irteerarik gabe geratuko da urbanizatu gabeko zatitik (III. eta V. faseak)bereizten duen obra-itxieraren kontra bukatuz. Horrela, eremu ez-seguru baten bihurtuko da. Hitzarmen honen bidez, urbanizatutako zatia eta urbanizatu gabekoa banatzen dituen itxitura 6 metro mugitu nahi da, Deba ibaiaren ondoko pasealekuak unibertsitatearen aurrealdearekin lotura mantentzeko. Gastuak HUHEZI Koop. Elk.k ordainduko ditu, eta irabazten den eremuaren erabilera publikoa izango denez, Udalak mantendu egingo du III. eta V. faseetako obrak hasi arte.

Akordioa, urtarrilaren 28ko GAOn argitaratu ondoren, jendaurrean jartzen da, otsailaren 25era arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Dokumentazioa: