Aretxabaletako Udalaren eta Ortuzar Promociones S.L. sozietatearen arteko hitzarmena Iturrizarreko igogailua egiteko
Behin-betiko onarpena eta hitzarmenaren sinadura
2023ko uztailaren 19an izandako Ohiko Osoko bilkuran Behin betikoz onartu zen “Aretxabaletako Udalaren eta Ortuzal Promociones SL sozietatearen arteko hirigintza hitzarmena, 16 zenbakiko arean azpiegitura publikoa egikaritzeko, Iturrizar plaza eta Txarapea ibilbidea lotuko dituena.”
Erabaki hori hartu eta gero, 2023ko urriaren 11an sinatu zen hitzarmena.
Alegazioak aurkezteko epea
Maiatzaren 18ko osoko bilkuran, hasierako onespena eman zitzaion Aretxabaletako udalaren eta Ortuzar Promociones S.L. sozietatearen arteko hirigintza-hitzarmenari, Iturrizar plaza txarapea ibilbidearekin komunikatuko duen 16. Zenbakiko arean azpiegitura publiko bat egiteko.
Hitzarmenaren helburu nagusia igogailu publiko bat egitea ahalbideratzea da, Iturrizar izeneko plaza berriaren eta Txarapea ibilbidea izeneko goiko bidearen arteko 13 metroko desnibela gaindituko duena.
Akordioa, Maiatzaren 31ko GAOn argitaratu ondoren, jendaurrean jartzen da, ekainaren 28ra arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Dokumentazioa
0. Hasierako onespenaren akordioaren argitalpena
2. Eranskina: Igogailuaren proiektua:
2.2 Salmenta balioaren justifikazioa