Aretxabaletako arau subsidiarioen berrikuspenaren 11. aldaketa puntuala 33. industria-erabilerako eremuan
Aurretiko kontsulta publikoa
Mondragón Assembly S.Coop. enpresak, Bainetxeko industri gunean duen eraikina handitzeko beharra azaldu du.
Horretarako, ekoizpen-azalera handitzea proposatzen du, egungo eraikinaren altuera handituz, gutxienez 6,9m-ko altuera librea duten bi solairu egin ahal izateko, eta horri erantsita bi solairuko eta 1.600m²-ko okupazioko eraikin berri batekin. Erantsitako eraikin berria egin ahal izateko, beharrezkoa da eremuaren hego-ekialdeko aparkaleku publikoa okupatzea eta galtzea.
Hauek dira proposamenaren alderdi positiboak:
- Jarduera udalerrian mantentzea. Jarduera horrek lanpostu asko ditu, eta, ziurrenik, gehiago sortuko ditu handitze berriarekin.
- Garapen iraunkorraren printzipioan oinarrituta, eremua birdentsifikatzea, lurzoru berriak antropizatzea eragin gabe; izan ere, gaur egungo industria-eremuaren mugei eutsiko litzaieke.
- Eraikigarritasunaren gehikuntza hori guztia hornitzeko, urbanizazioa eta dauden sare eta zerbitzuak aprobetxatu ahal izatea, berririk behar izan gabe.
Proposamenaren alderdi negatiboak hauek dira:
- Konpentsatu beharko diren aparkaleku-plazak galtzea. Plangintza aldatzeko dokumentuan justifikatu beharko da konpentsazioa betetzen dela. Hala ere, posible da hurbileko bideren bat noranzko bakarreko bide bihurtzea, bateriako aparkalekuekin. Aukera horrekin lurzoru berriak ez ziren antropizatuko.
- Lur publikoak galtzea. Birkalifikazio horrekin galdutako lurzoru guztien jabetza eskatzaileak izateko, beharrezkoa izango da hitzartzea lurzoru horiek publiko bihurtzeko helburua duten beste lurzoru edo ekipamendu batzuekin trukatzea.
Beraz, aipatutako konpentsazioak ematen badira, proposamena positiboa da udalerriarentzat.
Hori guztia kontutan hartuta, Udalak komenigarritzat jotzen du Mondragon Assembly S. Coop.-k proposatutako Aretxabaletako egungo hirigintza-araudiaren aldaketa izapidetzen hastea.
Horrela, 2025eko otsailaren 14an, alkatetza dekretu baten bidez, arauen aldaketarekin hastea erabaki zen eta bere "Herritarren Partaidetza Programa" onartu zen. Programa horretan, pertsona, erakunde eta elkarteen ekarpenak jaso ahal izateko, aurretiazko kontsulta publiko hau egitea beharrezkoa dela ezartzen da.
Udal hirigintza araudiaren aldaketa idatzi aurretik edozein ekarpen egin nahi duenak martxoaren 03tik 17ra bitartean egin dezake, hiru bidetatik:
- ibai@aretxabaleta.eus helbidera e-posta bidalita
- Udal erregistro digitalaren bidez (webgunera)
- Udal-erregistroaren bidez
Planaren espedienteari hasiera eman eta herritarren partaidetza programa onartu
- Alkatetza Dekretuaren data: 2025/02/14
- Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren argitalpena
- Kokapen planoa