Aretxabaletako arau subsidiarioen berrikuspenaren 10. aldaketa puntuala, erregaia txikizka hornitzeko instalazioak ezartzeko baldintzak arautzeko

Onarpenari alegazioak aurkezteko epea

2024ko urriaren 25ean hasierako onespena eman zitzaion “Aretxabaletako arau subsidiarioen berrikuspenaren 10. aldaketa puntuala, erregaia txikizka hornitzeko instalazioak ezartzeko baldintzak arautzekoa” dokumentuari.

Hirigintza arauen aldaketa honen helburua da erregaia txikizka hornitzeko instalazioak ezartzeko baldintzetan hurrengo aldaketak egitea:

  • “Gasolina-zerbitzuguneak eta gasolindegiak" erabiltzeko erregulazioan ageri diren inkoherentziak argitzea, horri buruzko berrikuntzarik egin gabe.
  • Instalazio horiek ezartzeko hiru baldintza berri txertatzea:

- Erregaiaren txikizkako hornidura-unitateetatik eta erregai-tangak kargatzeko ahoetatik gutxienez 50 m-ko distantzia ezartzea bizitegi, irakaskuntza, kirol, osasun edo laguntza erabilera duen edozein lurzatitara eta haurrentzako jolas-eremuetara, lerro zuzenean eta proiekzio horizontalean neurtuta.

- Partzelen sarbideek izan behar dituzten neurriak ezartzea, bide publikoen funtzionamendua ez oztopatzeko.

- Erregai-tangak betetzerakoan, partzelatik kanpoko lurzoruak ez inbaditzeko betebeharra ezartzea.

Akordioa, urriaren 31ko GAOn eta azaroaren 05eko Berria eta Diario Vasco egunkarietan argitaratu ondoren, jendaurrean jartzen da, abenduaren 03ra arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Dokumentazioa

  1. Hasierako onespenaren Dekretuaren argitalpena https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/r/0/13/AAAAFQ5TH.qRyY
  2. Dokumentua  https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/r/0/13/AAAAFQ6R8.3Pwj
  3. Egikaritze laburpena https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/r/0/13/AAAAFQ6TH.XBtN

Aurretiazko kontsulta publikoaren emaitza

Ezarritako epean ez da ekarpenik jaso, eta, beraz, Udala dokumentua idazten hasiko da.

Aurretiko kontsulta publikoa 

Duela gutxi, estatu mailan, zenbait lege onartu dira hidrokarburoen sektoreko lehia areagotzeko. Horrela, erabilera nagusia industria edo merkataritza duten lurzatietan, beti egongo da jarduera horien erabilera osagarri gisa gasolindegi bat instalatzeko aukera.

Aretxabaletan lurzoru askotan erabilera nagusia merkataritzakoa edo industriakoa da (ikusi I. eranskina), eta, beraz, horietako edozeinetan gasolindegi bat jar daiteke merkataritza- edo industria-erabileraren osagarri gisa.

Egungo udal-hirigintza araudia idatzi zenean ez zenez aukera hori aurreikusi, ez da araudi espezifikorik ezartzen gasolindegiak hurbileko beste erabilera batzuekin gatazkan ez daudela ziurtatzeko (trafikoaren saturazioa, zarata, arriskugarritasun potentziala, etab.).

Berme handienarekin arautu ahal izateko, udalerri askok beren hirigintza-araudia aldatzea erabaki dute, besteak beste honako hauek araututa:

  • Bere inpaktuekiko sentikorrak diren beste erabilera batzuekiko gutxieneko distantziak: bizitegi-erabilerak, ekipamendu publikoak (haurtzaindegiak, eskolak, anbulatorioak, geriatrikoak, etab.) eta berdeguneak (parkeak, jolas-guneak, etab.).
  • Erabilera osagarri horren azaleraren gehieneko ehunekoa erabilera nagusiarekiko (bere azalera erabilera nagusiarena baino handiagoa izan ez dadin).
  • Mugikortasun-azterketa bat egiteko betebeharra (jarduera horren trafikoak egungo bideen kolapsatzea ekar ez dezan, etab.) eta bertan ezartzen diren neurri zuzentzaileak egiteko betebeharra.

Oraindik gasolindegirik ezarri ez denez, gasolindegiaren ezarpena gainerako erabilerekin gatazkan sar ez dadin, Udalak komenigarritzat jotzen du Aretxabaletako egungo hirigintza-araudiaren aldaketa izapidetzen hastea. Horretarako, 2024ko urtarrilaren 17ko osoko bilkuran (GAO) aldaketarekin hastea erabaki zuen bere "Herritarren Partaidetza Programarekin" batera. Programa horretan, pertsona, erakunde eta elkarteen ekarpenak jaso ahal izateko, aurretiazko Kontsulta publiko hau egitea beharrezkoa dela ezartzen da.

Udal hirigintza araudiaren aldaketa idatzi aurretik edozein ekarpen egin nahi duenak urtarrilaren 25etik otsailaren 12ra bitartean egin dezake, hiru bidetatik:

Planaren espedienteari hasiera eman eta herritarren partaidetza programa onartu