ARETXABALETAKO 13-b Areari dagokion Hiri Antolaketa Arauen Berrikuspenaren 9. aldaketa

Aretxabaletako Udalak 2023ko martxoaren 8an izandako ohiko osoko bilkuran, besteak beste, aho batez onartu zuen Aretxabaletako 13-b Areari dagokion Hiri Antolaketako Arauen Berrikuspenaren 9. Aldaketa zehatza.

Horren helburua da udal-plangintzan Mitarte 12 eta Andra Mari 12 eraikinei dagokienez antzemandako bi akats zuzentzea/aldatzea. Gainera, udal-plangintzan Gasteizko aireportuko aireontzi-eragiketen zortasunen eraginari buruz indarrean dagoen araudia sartzen da.

Akordioa, 2023ko ekainaren 30eko GAOn eta maiatzaren 30eko Berria eta El Diario Vasco egunkarietan argitaratu zen.

Dokumentazioa

0. Behin betiko onespenaren argitalpena

1. Idatzizko Dokumentuak

2. Dokumentu grafikoak

2.1. Dokumentuaren planoak

- Kokapena

Indarreko plangintza

- Sailkapen xehatua, gaur egungo egoera

Plangintza aldatua

- Sailkapen xehatua, aldatua

- Zortasun aeronautikoak

2.2. 2001eko arau subsidiarioen planoak

Indarreko plangintza

- Sailkapen xehatua, gaur egungo egoera

Plangintza aldatua

- Sailkapen xehatua, aldatua

- Zortasun aeronautikoak

3. Egikaritze laburpena