Kultura
Arduradun politikoa: Ibai Zangitu Arroyo
Arduradun teknikoak:
- Inma Miguel Quintero (Kultura teknikaria)
Bulegoa
- Helbidea: Arkupe Kultur Etxea (2. solairua). Santa Kurtz, 20; 20550 - Aretxabaleta
- Tel: 943081001
- E-posta: kultura@aretxabaleta.eus
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:00 – 21:00
Helburua eta zerbitzuak
Aretxabaletako Udalak kultur arloan hainbat motatako ekintza eta ikastaroak antolatzen ditu urte osoan. Herrian kultura- eta arte-jarduerak aurrera eramatea du helburu: erakusketak, antzerkia, musika, dantza, tailerrak, arte plastiko eta eszenikoei buruzko ikastaroak, zinea eta ikus-entzunezkoak, lehiaketak, azokak, sustapen-jarduerak, jaiak ...
Gauzak horrela, herriko erakunde eta taldeekin lan egiteari berebiziko garrantzia ematen zaio. Horien esku-hartzea agerian gelditzen da auzoetako jaietan, udalekuen antolaketan eta dirulaguntzen banaketan, besteak beste.
Arlo horiei dagokienez, Udalak betebehar edota parte-hartze zuzena dauka:
1. Kultura ekintzak
Udalak, berak, edota Udaletik kanpo urtean zehar antolatzen diren ekintzen arduretan zeresan handia dauka. Gaiak, baliabide teknikoak eta ekonomikoak eta giza baliabideak aztertu eta kontuan hartuz, jarraipen zuzena egiten du. Atal honetan sartzen dira musika- eta antzerki-ekitaldiak, aisialdirako ekintzak, jaialdiak, erakusketak…
Horrek guztiak honako eginkizunak eskatzen dizkio Udalari:
- Kultur arloko programazioa proposatzea, sustatzea eta laguntza teknikoa ematea.
- Kultur Etxea zuzendu eta kudeatzea, baita bertan antolatzen diren ekintzez ardura hartzea ere. Kultur hornikuntza eta azpiegitura soziokulturalak garatzea, eta oro har, saila zuzendu, kudeatu eta planifikatzea.
- Egokitutako pertsonala zuzendu eta kontrolatzea, ekintza kulturalak antolatzeko azpikontratatutako enpresak barne.
- Herriko kultur taldeak koordinatu eta horiei laguntza ematea.
- Kultura-batzordean parte hartzea.
2. Kultura taldeak
Udalerriko kultur taldeekin hartu-emana mantentzea. Bestalde, antolatzen diren edota antolatu daitezkeen ekintzen ardura, programazioa, koordinazioa eta jarraipena egin eta horiek bultzatzea.
3. Jaiak
Udalaren menpe dauden herri-mailako jaien antolaketa, jarraipena eta kontrola sustatzea (Errege kabalgata, inauteriak, Otala-zelaiko erromeria, San Joan bezpera, Andramaixak, San Migelak, Negu Kulturala). Horrez gain, udalerriko auzoetan antolatzen diren jaiei jarraipena egitea.
Agenda
Beste webgune batzuk
Argitalpenak
- LA CASA DE OTALORA EL SIGLO XVI: EL ASCENSO DE UN LINAJE - Egilea: Iñaki Urreta Leturiondo
- Árbol genealógico del linaje de Otálora en el valle de Leniz (s. XVI).
- "ARETXABALETAKO BASERRIAK" Egileak: Resu Abasolo eta Jokin Antxia, 2021 (PDF-a deskargatu)
- "ISIDORO URIBESALGO". Egilea: Aitor Antxia Leturia, 2017
- "ARETXABALETAKO JASOKUNDE ELIZAKO ORGANUA" - Egilea: Aitor Antxia Leturia, 2016
- "SOR AMBROSIA OROBENGOA": Egilea: Aitor Antxia Leturia, 2016
- "APAIZ IBILTARIA" liburua: On Severiano Ayastuyren biografia. Aretxabaletako Otalora Zelain jaiotako marianista. Liburuaren egileak: Fabio Etxarri eta Aitor Antxia, 2014
- "GERRA ZIBILA ARETXABALETAN" liburua: lau atxabaltarren lanaren emaitza da: Arantza Berezibar Galdos, Kepa Antxia Leturia, Jose Ramon Intxauspe Lopez eta Aitor Antxia Leturia, 2011
-
"JUAN DE URIBE URIARTE EN LA PERLERÍA CARIBEÑA (s. XVI)" Egilea: Aitor Antxia Leturia
- "LEINTZ BAILARAKO ZUTOIHALA": Egilea: Aitor Antxia Leturia
- "ULLIBARRI JENERALA": Egilea: Aitor Antxia Leturia
Beste zerbitzu batzuk
Liburutegia, Zaraia aretoa (zinema, antzerkia, musika emanaldiak, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak…), Gazte lekua, Ludoteka eta KZgunea.