Kirola
Arduradun politikoa: Garikoitz Iturbe Etxebarria (Alkatea)
Arduradun teknikoa: Asier Mujika Altuna
Bulegoa
- Helbidea: Udaletxea. Otalora kalea, 1; 20550 - Aretxabaleta
- Tel: 943711862
- E-posta: kirola@aretxabaleta.eus
- Harrera zerbitzuko ordutegia: astelehenetik ostiralera: 08:00 - 15:30
Egitekoa
14/98 Kirol Legearen arabera, Jarduera Fisikoa eta Kirola herritar guztien oinarrizko eskubidea izateaz gain, interes publikoa duen gizarte jarduera bat da, eta gainera, honako helburuen lorpenean, eragile garrantzitsua izan daiteke: haurren garapen integralean (fisikoa, psikikoa, afektiboa, soziala,…), herritarren osasuna eta bizitza kalitatearen hobekuntzan, ongizate gizartea garapenean, aisialdirako aukerak areagotzen,...
Honegatik guztiagatik, Udal Kirol Zerbitzuaren egitekoa honakoa izango da:
• Udal Kirol Sistema sendo bat egituratzea inguruko beste eragile ezberdinekin elkarlanean (ikastetxeak, klubak, unibertsitatea, enpresak, osasun sistema,…), besteak beste, zera lortu asmoz: herritar guztientzako (haur, gazte, heldu, nagusi, ezgaitu), kalitatezko kirol jarduera eta zerbitzu eskaintza zabala izatea.
• Herritarrei kirol praktikarako ahalik eta instalakuntza egokienak eskaintzea.
• Maila eta helburu guztiei (heziketa, lehiaketa, partaidetza, aisia, osasuna) erantzungo dien kalitatezko kirol eskaintza bermatzea.
• Herritarren artean kirol praktika sustatu eta kirol kulturaren garapenaren alde lana egitea.
• Herritarrei kirol praktikarako ahalik eta instalakuntza egokienak eskaintzea.
• Maila eta helburu guztiei (heziketa, lehiaketa, partaidetza, aisia, osasuna) erantzungo dien kalitatezko kirol eskaintza bermatzea.
• Herritarren artean kirol praktika sustatu eta kirol kulturaren garapenaren alde lana egitea.
Kirol baliabideak / Instalakuntzak
- Ibarra kiroldegia:
- Beste kirol instalazio batzuk:
• Ibarra Futbol Zelaia
• Iturrigorri pilotalekua
• Gernika plazako kantxa
• Skate parkea
• Murubide frontoia
• Bidegorriak
• Bidegorriak
Udal kirol eskaintza
- Ibarra kiroldegiko kirol eskaintza ikusteko klikatu hemen.