Iraunkortasun-diagnostikoa
Analisi honetatik abiatuz, Ingurumen Diagnosia egiten da, eta hau Ingurumen Ekintza Plana definitu eta eraikiko duen oinarria izango da. Baina Planak ez du espero den jo muga bakarrik izan behar, baizik eta Tokiko Agenda 21aren prozesuaren abiapuntua ere beharko du izan.
Iraunkortasun kontzeptua
Ikusi dugun bezala, Tokiko Agenda 21 konpromezuzko dokumentu bat da nola gerorako proiektu bat izango da, eta bertan gobernariak, herritarrak eta biltzen diren entitateak, beraien Udalerriko garapen iraunkorra lortzearren oinarriak jarriko dituzte.
1987an iraunkortasunaren kontzeptua iritzi publikoari aurkeztu zitzaion lehendabizikoz. Gro Harlem Bruntland andereak koordinaturiko informe batean, Ingurumen eta Garapenaren Munduko Batzordeak eskatuta, gizateriaren geroa garapen iraunkorrari erabat atxikitua azaltzen da, hau da, gizarteak egungo beren beharrak asetu behar baditu ere ondorengo generazioen beharrak konprometitu gabe izan beharko da.
Iraunkortasunerako Udal Diagnostikoa Aretxabaletan
2004-ko ekainean eta apirilean egin zen. UDALTALDE 21 DEBAGOIENA Lan Taldeak egin du, Udal arduradun politiko eta teknikoen zuzendaritzapean eta udalaz gaindiko beste erakunde batzuen teknikarien eta enpresa publiko zein pribatuen elkarlanean. Horretarako, eragile sozial eta ekonomikoen parte hartzea eta INGURUNE S.L. eta PROSPEKTIKER S.A. Aholkularitzen Laguntza Teknikoa kontuan hartu da.
Ondoko Diagnosi hau kapitulu ezberdinetan zatikatzen da ondoko gai esparruen arabera:
- Demografia eta Biztanleria
- Ekonomia eta enplegua
- Gizarte ekintza, bizikidetza eta elkartasuna
- Lurraldea, antolamendua eta hirigintza
1. Demografia eta Biztanleria
Aretxabaletako populazioa 2001ean 6.184 biztanlekoa zen, 212,5 bizt./Km2ko dentsitatearekin, herrigunean era nabarmenean handitzen dena. Eskualdeko bigarren herria da dentsitateari dagokionean, Arrasateren ondoren.
Azken 15 urteetan, populazioaren eboluzioari dagokionean hazkunde leun baina etengabea ematen ari da, 1991.urteko populazio kopuru maximoak berreskuratzea posible egin duena.
Adin egitura 2001 urtean hurrengoa zen: 0-19 urte (%18,3), 20-64 (%66,7) eta 64-tik gora urte (%15). Eboluzioak etengabeko zahartze bat ematen ari dela adierazten du: 1986 urtean 20 urtez beherako populazioa %32 zen eta 64 urtez gorakoa %8,4. Eskualdea zein Gipuzkoako egoera antzekoa da.
Sexuaren arabera populazio banaketa egiten badugu oreka nahiko dagoela esan daiteke, nahiz eta gizonezkoen (%50,9) kopurua emakumezkoena (%49,1) baino handiagoa den.
Udalerriak populazioa erakartzeko duen gaitasuna da, populazioaren hazkundearen arrazoi nagusietako bat.
Hazkunde naturala, 1996-2002 urte tartean, positiboa da. Jaiotza kopurua 53tik 63ra igarotzen da, igotzeko joera adieraziz, eta bitartean heriotza kopurua jaitsiz doa, 48tik 38ra.
Migrazio mugimendua 2001 urtean saldo positiboa izan du, kanpo migrazioari (21) zein barne migrazioari (41) dagokionean. Udalerria populazioa erakartzeko duen gaitasuna da populazioaren hazkundearen arrazoi nagusietako bat.
2. Ekonomia eta enplegua
2001 urteko sektore ekonomikoen balio erantsiaren egitura ondokoa zen: Lehen sektorea %0,46, Industria %69,10, eraikuntza %4,8 eta zerbitzuen sektorea %25,63. Egitura eskualdeak duenaren antzekoa da, Industriaren garrantzi gehiagorekin eta zerbitzuen pisu gutxiagorekin.
Lehen Sektorea, XX mendeko lehen erdira arte egitura ekonomikoaren ardatz nagusiena zena, bere nagusigoa hiri eta industriaren garapenei uzten die.
Sektore Industriala, biztanleria okupatuaren % 60 hartzen zuen eta balio erantsiaren %69,1 suposatzen zuen, nahiz eta gutxinaka bere garrantzia galtzen joan da zerbitzuen sektorearen mesedetan. Sektore industrialean ari diren langileen %50 baino gehiagok beste udalerrietan egiten du lan. Motari dagokionean 50 langile baino gehiagoko laminazio, fundizio eta metalaren eraldaketan aritzen den industriari zuzenduriko enpresak dira gehiengoa. Gaur egun 19 industria aurki ditzakegu 10 langile eta gehiagorekin eta 2.972 lanpostu sortzen dituzte guztira.
Hirugarren sektorea geroz eta garrantzi gehiago du, establezimenduen %69,1 hartuz, bere barnean “Merkataritza, ostalaritza eta garraioak” azpisektorea gailentzen delarik.
Aipatzekoa da mugimendu kooperatiboa, zeinaren indarrak eskualdean produkzioaren dibertsifikazio prozesu bat zabaltzera eraman duen: ardatz zuria, talde ondasunak, automoziorako gailuak, zehaztasunezko mekanika, tailer mekanikoak eta, orokorrean, siderurgia eta metalurgiarekin harremana dutenak.
Hirugarren sektoreak geroz eta garrantzi gehiago du, establezimenduen %69,1 hartuz, bere barnean Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioak azpisektorea gailentzen delarik.
Lanari dagokionez, 2001 urtean biztanleria aktiboa 3.227 pertsonakoa zen (populazioaren %52,2). Aktibitate tasa Debagoienako eskualdekoa baino gehiago da (%49,9) eta Gipuzkoakoa baino gehiago ere (%47,9). 1997 urtean langabezi tasa populazio aktiboaren %5,43 zen. 2004erako %3,8ra jaitsi zen, nahiz eta denboralitate maila oso altua izaten jarraitzen duen.
Biztanleria langabeari dagokionean, sexu eta adinaren arabera, maila handiago batean ematen da emakumeetan eta jende gaztearengan. 2004 urtean, langabezi bulegoetan izena emandakoen kopurua 39 gizon eta 79 emakume izan ziren. 25-44 urte tarteko taldean agertzen dira langabetu gehien. Sektoreei dagokienean tasa handienak industria eta zerbitzuetan ematen dira, berez duten populazio okupatuaren kopuru handiarengatik.
3. Gizarte ekintza, bizikidetza eta elkartasuna
Laguntza, Ongizatea eta Gizarte Zerbitzuak
Aretxabaletako gizarte eta ekonomia egoera ontzat jotzen da, Gizarte Laguntza bereziak eskatzen dituzten familiak gutxi izanik.
Gizarte Zerbitzuen artean 2004 urtean udaletxeak eskainitakoen artean adierazgarrienak hurrengoak lirateke:
- Oinarrizko Errenta (9 famili unitate) eta Gizarte Larrialditarako Laguntzak (23 Laguntza)
- Udal tasen bonifikazioa 24 familia
- Etxebizitzako laguntza zerbitzuaren barruan 52 etxebizitza lagundu ziren (34 dependiente eta 18 autonomo)
- Udalerrian ezarritako Tele-Alarmak: 4
- Bizileku Eskakizunak 5 (1 itxaron zerrendan)
- Eguneko Zentroa. Erantzundako eskaerak 2
- Elbarrituei Banakako Laguntzen eskaera, 3
- Umeak arriskuan dituzten Familiak, jarduerak 2
- Elkarte eta taldeei dirulaguntzak, 8 elkarte eta 3 GKE
- Komunitate prebentzioa: Eskola Prebentzio Programak, ezohitze zentroetara mugitzeko laguntza ekonomikoak eta emakumeentzako autoestimazio tailerrak.
Aretxabaletako Gizarte eta Ekonomia egoera ontzat jotzen da, gizarte laguntza bereziak eskatzen dituzten familiak gutxi izanik.
Osasun Zerbitzuak eta biztanleriaren osasuna
Aretxabaletak Osasun Zentro Publiko edo Anbulatorio bat du, Medikuntza Orokorreko, Ginekologia Zerbitzu eta Larrialdi Zerbitzuak betetzen dituena. Ospitale arreta Arrasateko Eskualdeko Ospitalean jasotzen da edo probintziakoetan.
Biztanleriaren osasunari dagokionean, heriotza arrazoien artean (dauden datu bakarrak) ez daude arrazoi adierazgarririk, baina zenbait ohar atera daitezke: tumore eta zirkulazio aparatuaren eraginez izandako heriotzak nahiko altuak dira. Arnas aparatua eta liseri aparatuan izandako gaitzen eraginez hildakoen kopurua aldiz txikia da, eta lan istripuena nahiko altua.
Hezkuntza eta Kultura
2001ean hezkuntza mailaren arabera biztanleriaren banaketa hurrengoa zen:
- Eskolaurre eta lehen hezkuntzako ikasketak 2.179
- Bigarren hezkuntzako (1.134) eta lanbide heziketako ikasketak (1.002)
- Erdi mailako (439) eta goi mailako eta unibertsitateko ikasketak (616)
- Ikasketa Gabeak (277) eta Analfabetoak (28).
Ikasketa eskaintzari dagokionean, dauden zentroak hurrengoak dira:
- Pausoka. Haur Hezkuntza (lehen zikloa, 0-3 urte). D hizkuntza eredua
- Santa Rita. Gizabidean integraturiko zentro pribatua. Haur Hezkuntza. D eredua.
- Kurtzebarri. Haur Hezkuntza, Lehen hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako bi ardatzeko zentro publikoa. D eredua eta “Barneratze” eredua.
- Almen. Eskoriatzan kokatua: Goi mailako heziketa zikloak. D hizkuntz eredua. A eredua zenbait zikloetan.
- Aretxabaletako Institutu Publikoa. Goi eta erdi mailako heziketa zikloak. Baita ez araututako Heziketa: okupazio heziketa eta heziketa jarraia.
- Mondragon Unibertsitatea. Ingeniaritza (Eskola, Aretxabaleta), Humanitateak (HUEZI, Eskoriatza) eta Enpresa Administrazio eta Kudeaketa (ETEO, Oñati).
Hezkuntzaren hizkuntz ereduari dagokionean D eredua da nagusi, baina goi mailetan behera egiten du. 2002-2003 ikasturtean : Haur Hezkuntza (B-42 eta D-198), Lehen Hezkuntza (B-80 eta D-80, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (B-668 eta D-75).
Euskara
Euskararen ezaguerari dagokionez 2001 urtean biztanleriaren %64,8 euskalduna zen, %16,8 ia euskaldunak eta %18,2 erdaldunak.
1986-2001 urte tartean euskaldunen etengabeko hazkunde bat eman da, 3.283 tik 3.905era pasatuz, erdaldunen kopuruaren gutxitzearekin batera.
4. Lurraldea, antolamendua eta hirigintza
4.1. Ingurune Fisiko eta naturala
Aretxabaletako udalerria Gipuzkoako hego mendebaldean kokatzen da. Iparraldera Arrasate-Mondragonekin du muga, mendebaldera Eskoriatzarekin, ekialdera Oñatirekin eta hegoaldera Barrundiarekin (Araba). 29, km2ko azalerarekin, bere herrigunea itsasoaz gorako 235m.tako altueran kokatzen da eta bere altitude maximoa Zaraiturri mendian du (1.189 m.).
Geologia, litologia eta geomorfologia
Aretxabaleta Bizkaiko Antiklinorioaren mendebaldeko aldean kokatzen da, Yurreko unitatean Udala Sektorean. Litologikoki Behe Kretazikoko materialen aurrean aurkitzen gara: Wealdiar, Urgoniar eta Goiurgoniar fazietakoak. Material gogorrenak (kalkarenitak, kareharriak, tuparri kareharritsuak, eta batez ere koral eta rudistadun kareharriak) mendebaldeko aldea egituratzen dute, erliebe monoklinal indartsu bat eratuz, zeinaren aurrean gogor altxatzen den Deba arana eta Urkulu aldea.
Morfologikoki, erliebe hauek Elgeako mendizerrarekin lotzen dira, karst prozesu oso nabariak jasan dituena, adierazgarriak direlarik bertan kokatzen diren zenbait leize, sakonera, lapiaz, dolina...., zeinen artean Ametzetako sakonune karstikoa azpimarra dezakegun. Erliebeak 1.000 metrotako altitudea gainditzen du. Iparraldera erliebeak segituan indarra galtzen du altuera gutxiagoko eta litologi ezegonkorragokoekin topatzean (lutitak, limolitak, arbel beltzak,...).
Badira geroago azaltzen diren interes geologiko-geomorfologikoa dituzten zenbait puntu.
Klima eta metereologia
Debagoiena eskualdea epel-bero klimaren domeinuan kokatzen da, 4-10ºC gradu (hilabete hotza) eta 18-20ºC (hilabete beroa) tenperaturekin. Prezipitazioak 1.300-1.700 mm. tartean mugitzen dira urtearen arabera.
Urteko tenperatura ertaina, Urkuluko behatokian neurtuta 1983-1992 urte tartean, 12,3ºCkoa izan da, media altuenak Abuztuan izanik eta hotzenak urtarrilean. Urteko batez-besteko prezipitazioak 1.126,2 mmkoak izan ziren. Horien barnean ez dira elur zein kazkabar erako prezipitazioak sartzen. Hilabeterik euritsuena irailari dagokio, eta lehorrena abuztuari.
Neguko sehilabetean haizeen norabide nagusia Iparraldea eta MIMkoa izan da egunez, eta bitartean gauez MIM-M norabideko haizea da nagusi. Orokorrean haize indartsuagoak eman izan dira egunez (2eta 6 m/s tartean) eta leunagoak gauez (<2m/s). Neguko sehilabetean haizeak leunagoak dira (gutxitan igotzen dira 5m/s gainetik) eta norabideak Mendebalderakoak izan ohi dira bai egunez zein gauez.
Hidrologia
DEBA IBAIA, ARETXABALETATIK IGAROTZEAN KALITATE EGOKIA MANTENTZEN DU, NAHIZ ETA ARETXABALETA ETA ESKORIATZAKO ZENBAIT ISURIEK ZERBAIT KALTETZEN DUTEN.
Deba ibaia Leintz Gatzagako ubideen elkarketan hasten da, Ipar eta Ebro isurialdeen arteko banalerrotik gertu. Arrasaten Aramaioko errekarekin batzen da, bere arroko zati bat Arabako lurraldean duena. Arrasatetik uretan behera Oñati ibaiaren emaria jasotzen du, zeina neurri handi baten Aizkorriko mendizerrako gainazaleko uretatik sortzen den. Urkuluko urtegia, Oñati ibaiaren arroan kokatua, Debagoiena eta Deba ertaineko eskualdeetako asetzeko beharrezkoak diren ur baliabideak kontrolatzen ditu.
Debako goi ibilgua oso ongi kontserbatu aurkitzen da. Uren kalitate fisiko-kimikoa ona da, beraz Izokinen familiako izakientzako ur egokiak dira. Tenperaturak freskoak mantentzen dira, 15,8ºCko tenperatura maximoarekin. Oxigenoa batez-besteko altuan aurkitzen da, 10,14 mg/l eta uda garaian zertzobait baxuagoek dira. Ez da kutsadura organikorik ez eta metalek eragindako toxikotasunik aurkitzen. Konduktibitaterako batazbestekoa 598 S/cm da, mineralizazio baxua adierzten duena.
Aretxabaletatik igarotzean kalitate egoki mantentzen du, nahiz eta Artxabaleta eta Eskoriatzako zenbait isuriek zerbait kaltetzen duten.
Landaretza
Klima ozeanikoak eta euri kopuru handiek lurzoru azidoen nagusigoa sortzen dute lurzoru basiko eta neutroen aldean; horren eraginez landaretza azidofiloa da arruntena. Erliebea oso goraberatsua izateak ere eragin handia dauka.
Aztertutako esparruak bi landaretza maila aurkezten ditu, estai muinotarra eta estai menditarra. Aurrenekoan , behe lurrei dagokiena, aintzinako paisaia haritz kandudunaren (Quercus robur) nagusigoa aurkeztuko luke. Edafikoki lehorrenak izango liratekeen aldeetan eta lainoak eskasagoak liratekeenetan artadia (Quercus ilex) azaltzen da, baita ere estai menditarreko zenbait eremu hartuz. Haltzadiek (Alnus glutinosa) ur ibilguen inguru guztiak hartzen zituzten, baita estai menditarrean ere.
Horren gainetik estai menditarra kokatzen da, gure mendiak ia bere osotasunean garai baten estali zituzten pagadien domeinua. Estai menditarrean agertzen ziren beste baso mota batzuk, gutxiagoetan estai muinotarrean, ameztiak (Quercus pyrenaica), haritz kandugabearen hariztiak (Quercus petraea ) eta haritz hibridoen harizti kaltzikola; azken biak proportzio oso baxuetan.
Gaur egun landaretzari dagokion paisaia nahiko aldatuta azaltzen da: belardiek eta labore lurrek eta koniferazko baso landaketek paisaia okupatu dute. Belardi eta Labore lur atlantikoak haritz kandudunaren eremua hartu dute eta baso landaketek era guztietako baso eremuak; horrez gain maila ertain eta altuetan belar taldeak (larreak) zabaltzen dira eta txilar sastrakadiak, oteak eta iratzeak (baita ere behe altueretan).
Interes handieneko landaretza eremuen artean hurrengoak adieraz daitezke:
• Urkulu urtegiko alboetako eta beste zenbait eremutako belardi ihidiak.
• Erkamezti-harizti kaltzikoalzko zenbait eremu, batez ere Orkatzategi eta Kurutzeberri bitarteko arroilan.
• Zenbait Harizti azidofilo eta harizti/baso misto gune, gorabera handiko lurretan.
Fauna
Aretxabaletan dagoen fauna aipatutako ekosistemetan agertu ohi dena da. Bere urritasuna eta eremu txikietan sakabanatzea, gizakiak eremu horietan eragiten duen presioarekin batera espezien gutxitze garrantzitsu bat sortu du.
Eremu naturaletan aurki ditzakegu interesa duten espezie nagusiak: Elgeako Mendizerra, Aizkorriko Mendizerra eta Urkuluko Urtegia (Gipuzkoa barnekaldeko hezegune nagusiena).
Paisai eta ekologi aldetik interesa duten guneak
Aretxabaletako udalerriak inguru natural eta landa inguruari dagokionean paisaiaren aldetik balio handiko guneak ditu. Hala ere bi zonalde azpimarra daitezke: hegoaldeko lerro luzea, Elgeako mendizerraren parte dena, eta Urkuluko urtegia eta bere inguruak, jatorri artifizialekoa baina balio natural handiko eremua bihurtu dena.
BI ZONALDE AZPIMARRA DAITEZKE: HEGOALDEKO LERRO LUZEA, ELGEAKO MENDIZERRAREN PARTE DENA, ETA URKULUKO URTEGIA ETA BERE INGURUAK.
Bi eremu horiek ondo bilduta daude babes bereziko bi udal arautegitan, egite fasean:
• Aizkorri-Aratz Parke Naturala,Natura Baliabideen Antolamendu Planaren behin betiko onarpenaren zain, 935Ha jasotzen dituena (Udal lurren %36).
• Euskal Herriko Hezeguneen Lurraldeko Sektorekako Plana
Horrez gain Debagoienako LZPk babeserako beste zenbait eremu eta puntu jasotzen ditu:
• Urkuluko urtegiko eremu urperagarriak, arroko errekak eta ondo kontserbaturiko haltzadietako ibai ekosistemak.
• Zuhaitz bereziak: Artexabaletako Gaztainondo eta Pinua.
• Interes geologiko-geomorfologikoa duten puntu eta eremuak: Orkatzategi Aldapa, Kurutzebarri aldapa eta Degurixako Dolina.
Ekologi aldetik interesa daukaten beste gune batzuk: Andartza-Areanatzako piedemonte azalerak, Leizabal mozketa eta Andartiko-Arrua iturburua.
Paisaia eta bioaniztasunaren babesean eragina duten jarduerak
Aretxabaletako udalerriko lurrek 29,1km2 betetzen dituzte. Landaketei dagokienean baso ustiaketek eta belardi naturalek dute nagusigoa. Urriagoak dira hostozabaleko basoek betetzen dituzten azalerak.
LANDAKETEI DAGOKIENEAN BASO USTIAKETEK ETA BELARDI NATURALEK DUTE NAGUSIGO.
Nekazaritza eta abeltzantza ustiategiek 1999an betetzen zuten azalera 1.62 Ha.koa zen , 161 ustiategitan banatuak, nekazaritza-abeltzantzakoak eta/edo basokoak, zeinetatik 63 (1.024Ha.) abereak zituzten eta 98 (938Ha.) abererik gabeak. Abeltzantzari dagokionean ardiak ziren nagusi, 1.621 bururekin eta baita behiena, 673 abere bururekin.
Zuhaitzeztatutako baso azalerak 1.381 Ha hartzen zituen 1996an, 926 (%67,5) koniferoak zirelarik eta 455 (%32) hosto zabalekoak.
200-2004 urte tartean aurrera eramandako mendi pribatuen baso mozketak 94,63 Ha.tako azalera batera iritsi ziren eta 22.075m3 bolumena izan zuten. Gehiena Intsignis pinua zen, baso soilketaren bitartez 48 Ha izanik (20,740m3).
1994-2004 urte tartean erabilera publikoko mendietan egindako egur aprobetsamenduak hurrengoak izan ziren: 9.986m3 33,5Ha.tan (itsignis pinuko baso soilketa).
1999 eta 2003 bitartean 9 baso sute egon dira, zuhaitzeztatutako 16,7Ha. errez, eta ez zuhaitzeztatutako 46,2 Ha. Horietatik 7 arduragabekeriagatik izan ziren.
Ez da gaur egun aterakuntzako jarduerarik geratzen udalerrian, nahiz eta iraganean kareharri arrezifaleko bi ustiategi egon ziren.
4.2. Lurralde antolamendu eta planeamendua
Baldintza historiko eta geografikoak
Aretxabaletako udalerria Leintz bailaran kokatzen da, Deba ibaiak eratutakoa, udalerri zein eskualde osoko egitura morfologikoa eta gizakiaren bizi esparrua baldintzatzen duena. Aretxabaletako elementu nagusiak hurrengoak lirateke:
• Deba ibaiak egituratutako harana, herriaren gunea biltzen duena, herri egitura gehienak eta komunikaziorako azpiegitura gehienak bertan biltzen direlarik.
• Mendebaldeko muinoak, landa eremuko gune txiki batzuekin (Izurieta, Aposta-Etxeberri eta Galartza), baso landaketak eta belardi txikiak.
• Ekialdeko muinoak eta Aizkorriren inguruak, landazabaleko paisaiarekin, labore lur eta belardiak eta Oro, Bolinaga, Arkarazo, Larriño, Aozaratza eta Goronaetako landa auzoak.
• Zeharkako haran txikiak, Galartza mendebaldean eta Bainatxe ekialdean azpimarra daitezkelarik.
• Aizkorriko Mendizerra, larre menditarrak, harkaitzak eta kareharri-karst paisaia. Ia populatu gabe baina abeltzantza eta basogintza jarduerarekin.
Aretxabaletan historikoki aurkitzen diren datuak berau Leintz Haraneko Mankomunitatearekin lotzen dute. Denbora aurrera joan ahala Mankomunitatea banatuz joaten da. 1331 urtetik aurrera Eskoriatza eta Aretxabaleta gelditzen dira, 1630ean behin betiko banaketa ematen den arte.
Euskal Herriko L.A.A.-en aurreikuspenak
AIPAGARRIA DA ERKIDEGOKO ERDIGUNE GEOGRAFIKOAN DUEN KOKAPEN ESTRATEGIKOA, BESTE ESKUALDE EGITURA GARRANTZITSUREN ARTEKO LOTURA PUNTUA DELA. HONEK ETORKIZUNERA AURRIKUSITAKO ZENBAIT PROIEKTU AZALTZEN DITU, BATEZ ERE GARRAIORAKO AZPIEGITURA HANDIAK.
1997ko Lurralde Antolamendurako Artezpideetan, Aretxabaleta Arrasate-Bergara edo Deba-Garaiko Eskualde Egituraren barnean sartzen da, eskualde buru nagusia Arrasate izanik.
E.A.E.ko Eskualde Egituren artean bakarra da 1981.urtetik biztanleriaren beheranzko joera bat aurkezten duena. Aipagarria da ere Erkidegoko erdigune geografikoan duen kokapen estrategikoa, beste Eskualde Egitura garrantzitsuren arteko lotura puntua delarik eta hiru euskal hiriburuen arteko erdibidean aurkitzen dugularik. Honek etorkizunera aurrikusitako zenbait proiektu azaltzen ditu, batez ere garraiorako azpiegitura handiak.
Aretxabaleta zuzenean sartzen da Oinarrizko Interkonexioetan, Donostia eta Gasteiz arteko Autopista bidezko loturan. Eskualde Egituren arteko interkonexioen barruan, Beasain-Durango ardatzetik oso gertu aurkitzen da. Bere udalerriko Hegoaldea Aizkorriko hedapen zonaren barruan kokatzen da, Natura Intereseko Eremuen Zerrendan sarturiko bere paisaia, fauna, landaretza eta etnografia aldetik dituen balioengatik. Herriaren berpizteari dagokionean, Herrigune historikoa sailkatu egiten da eta Eskoriatzarekin “Antolamenduaren bateragarritasuna”, proposatzen da.
Deba Garaiko L.Z.P. –ren Aurreikuspenak
Deba Garaiko L.Z.P. behin betiko onarpena izan du 2005eko apirilak 12an. Planteatzen diren helburuak hurrengoak dira:
• Lurralde nortasuna sortu, leku “berri” batean gizarte berri bat eraikitzeko gai izan behar da.
• Oinarrizko interkonexioen egitura osatzea (Eibar-Gasteiz Autopista eta Beasain-Durango Autobidea), eskualdeko arteko loturak hobetzea eta garraio publikoko sistema egoki bat ezarri.
• 70.000 biztanle inguruko indar demografiko bat lortzea, 16 urteren buruan, gizarte erakarketarako elementuak eratuz.
• Biztanleri kopuru horiek asetu ahal izateko etxebizitza politika, tasaturiko etxebizitza eskaintza bermatuz.
• Betiko aktibitate ekonomikoen garapen iraunkorra, industriaren berritzea bultzatuz eta hirugarren sektorearen jardueraren alternatiboak sustatuz.
• Gaur egungo hornidura ekimenak (Mondragon Unibertsitatea) osatu, asialdirako eta gizarte erakarpen indar handia izango duten ekipamentuekin.
Aretxabaletarako aurrez ikusitako ekimen zehatzagoak:
• Aurrez adierazitako natura intereseko guneak
• Debako tranbiaren proposamenean barneratzea
• Herrigune historikoaren Berrikuntza Integratua eta Beroa-Aroztegian (Aretxabaleta) Hiri eraldaketa.
• Gehienez 992 etxebizitzako aurreikuspena, zeinetatik 220 babes ofizialekoak izango diren.
• Ez dago Iharduera Ekonomikoentzako lurzoru berririk aurrikusita.
Lurralde Arloko Planak eta Babeserako Plan bereziak
Behin betiko izaerarekin onartutako Lurralde Zatikako Planei dagokionez:
• Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Plana - Isurialde Kantauriarra, 1998an onartua eta Deba ibaia babesteko bere arau orokorrak.
• Energia Eolikoaren Plana, 2002 onartua eta Elgea Mendizerrako Parke Eolikoari buruzko bere aurreikuspenak.
• Hezeguneak Antolatzeko Plana, 2004ean onartua eta Urkuluko urtegiko Hezeguneari buruzko bere aurreikuspenak.
Herrizgaindiko izaera duten inguru naturala babesteko plan berezien barnean, etorkizunera begira Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren aitorpena kontuan izan behar da , zeinaren Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana oraindik egite fasean dagoen.
4.3 Hirigintza egitura eta Planeamendua
Aretxabaletako udalerriak 2.626 Ha betetzen ditu, gehiengoa lurzoru urbanizaezina edo landa lurzorua delarik. Hiri lur eta lur urbanizagarriek 84 Ha betetzen dituzte eta bertan kokatzen dira biztanleria gehiena eta industria, merkataritza, eta zerbitzu aktibitateak, biztanleriaren dentsitate handi batekin. Landa lurrean populaturiko zenbait gune txiki kokatzen dira eta nagusiki baso landaketetara bideratua dago, eta neurri txikiago batean abeltzantza eta nekazaritzara.
Planeamendurako Arau Subsidiarioen Analisia
Aretxabaletan indarrean dagoen Hiri Planeamendua b) motako Arau Subsidiarioak dira, 2001 urteko maiatzaren 21ean onartuak.
ARETXABALETAN INDARREAN DAGOEN HIRI PLANEAMENDUA HERRIGUNE BATEAN OINARRITUTAKO PLANGINTZA MANTENTZEN DU, LANDA EREMUKO LURRALDEAREKIN ETA ERREPIDE EGITURA BATEKIN, “DEBAKO KORRIDOREA”REN AKTUAZIO BAKARRAREKIN.
Irizpideak eta Helburu orokorrak:
• Lurralde egitura. Herrigune batean oinarritutako plangintza mantentzen da, landa eremuko lurraldearekin eta errepide egitura batekin, “Debako korridorea”ren aktuazio bakarrarekin.
• Lurzoruaren sailkapena. Araudira egokitu eta herriaren jarraipena bilatu.
• Lur ez-urbanizagarria. Erabilera murritzailea planteatzen da, inguru honetan ohikoa dena, batez ere Natura intereseko guneen eta nekazal kalitatearen babeserako.
• Errepide eta loturak. Ipar-Hego norabidean herriaren jarraipena bultzatuko duen bide sarea eta trafikoa herrigunean kokatzea galaraziko duena.
• Erabileren banaketa. Herriaren zentroa industria konpaktuaren erabileratik libratu eta hazkunde lineal batez jarraikotasun fisikoa eta egiturazkoa mantendu.
• Herri erabileraren intentsitateak. Lurzoru industrialaren eskaintza handitu eta etxebizitza eraikitzeko aukeren agortzeari erantzun.
• Eskoriatzako udalerriarekin planeamenduko zenbait gai amankomun koordinatu: Deba ibaiaren ibilbidea, Ederlan planten lotura bidesarera eta eerepidera. eta ALMEN eskola gunea.
LURZORU ERREGIMENA: AZALERA TOTALA 2.626 HA-KOA
- LUR EZ-URBANIZAGARRIA 2.541,85 HA
- HIRI LURRA 61,71HA
- LUR URBANIZAGARRIA 22,44HA.
Lurzoru erregimenari dagokionean, azalera totala 2.626 Hakoa da: Lur ez-urbanizagarria 2.541,85 Ha, Hiri Lurra 61,71Ha, eta Lur Urbanizagarria 22,44Ha.
Etxe lurra 4 taldetan banatzen da:
• Alde Zaharreko Etxebizitza. Berpizteko Plan Berezi batek arautua.
• Etxebizitza Mistoa. Herri erabilerak eta etxebizitza batzen duten etxebizitzak.
• Etxebizitza Irekia. Erabilera nahasterik gabeko zentroan ez dauden auzoetako eraikinak.
• Dentsitate baxuko etxebizitzak. Isolaturiko familia bakarreko edo bi familiako etxebizitzak lorategiarekin.
AA.SS.en aurreikuspenak 640 etxebizitza berrien hazkundea biltzen zuten, eta errepozizioko 23. Berriak hurrengoak lirateke: 260 lur mistoan, 348 irekian eta 32 Dentsitate Baxukoak.
Aktibitate ekonomikoentzako lurzoruari dagokionean, Lur Urbanizagarrian industriaren erabilerarako 4 gune berriren eraketa proposatzen da, guztira 87.000m2 liratekelarik, zeinetatik 25.600m2 okupaturiko lurzorua izango litzateke. Horrek 31,86Ha.ko guztizko bat ematen du, 13,88Ha.ko okupazioarekin.
Berdeguneen eta eremu irekien sistema orokorra defizitariotzat jotzen da. Espazio irekiak 27.500m2 suposatzen dute tokiko sisteman (11,5m2/etxebizitza) eta 16.700m2 Parketako Sistema Orokorrean (2,7m22/biztanle). Herri Lurren mugan 33.000m2 kalifikatzea planteatzen zen, Porrukotxarako Parke berrirako.
HERRI LURREN MUGAN 33.000M2 KALIFIKATZEA PLANTEATZEN ZEN, PORRUKOTXARAKO PARKE BERRIRAKO.
Errepide Sarearen aurreikuspenak Gasteiz-Eibar autobidearen eta bere luturen aktuazioetaz arduratzen dira, eta egin beharreko zenbait mugimendutan bere loturako hiru errepideetan.
Lur ez-urbanizagarriari dagokionean, landa eta natural ingurunerako babeserako arau eta irizpideak barneratzea proposatzen da. Jarduerak 3 lurzoru mota eta maila nagusiren arabera arautzen dira: Babesturiko Lurzorua, Landa Gunea eta Landa Lurzoru Arrunta. Lehentasunezko irizpide bezala hartzen dira Aizkorri Mendigunea eta Urkulu urtegiaren ingurua babestekoak, hala nola tradiziozko baso atlantiar, hosto erorkorreko eta kantauriar artadiak, emankortadun handiko lurzoruak, isurketa-ur, ibarbideak eta karst paisaiak, landa auzoak eta ondare historikoko elementuak.
4.4. Ondare historiko, arkitektoniko eta arkeologikoa
AA.SS.ek Interes Kulturala duten Ondasun Higiezinak bezala kontsideratuak dauden Multzo eta Elementuen Sailkapen bat dute barnean, eta “Ondare Kulturalaren Babeserako Arau”entzako arautegi espezifikoa.
Interes kulturaleko Multzo Arkitektonikoak. Alde Zaharra edo Historikoa, Goroeta, Oro eta Galartza Landa auzo edo Guneak, Izurieta, Larriño eta Aretza auzoetako zati bat, Aozaratzako Otalora multzoa.
Interes arkitektonikoa duten Eraikien eta Ondasun Higiezinak bezala sailkatuak: Otalora eta Arratabe Etxe-jauregiak, Galartza Dorretxea, Otalora dorrea eta Kristo deuna eta Terminoko Gurutzeko Santutxoa. Horiez gain 16 eraikin eta proposaturiko elementuko zerrenda bat, eta baita tokiko interesa duten elementuak dituen zerrenda luze bat.
Interes Arkeologikoko Ondasunak bezala ere biltzen dira, Murugaineko herrixka, Ugastegiko gune arkeologikoa eta Gazteluarro, Ugastegi eta Iruaxpeko lkobazuloak. Baita ere 23 Ustezko Arkeologi Zonaldeko zerrenda bat dago.
KATALOGATUTA DAUDENETAKO BATZUK: ALDE ZAHARRA EDO HISTORIKOA, AOZARATZAKO OTALORA MULTZOA , GALARTZA DORRETXEA, MURUGAINEKO HERRIXKA, ETAB.
4.5. Mugikortasuna eta garraioa
Debagoienako ibilgailuen zirkulaziorako bide sistema hurrengo erara egituratuta dago:
1.- Deba harana zeharkatzen duen ardatz nagusi bat, Eibar eta Gasteiz lotzen dituen GI-627 errepideak osatua. Ardatz honen gainean Eibar-Gasteiz autobidea proietatzen da.
2.- Hiru zeharkako ardatz nagusi: Durango Beasain korridorea, Gi-632 bideak betetzen duena eta Autobidearen proiektua duena; GI-2630 errepidea, San Prudencio-Elorregitik Udana mendateraino doana; eta Bergaratik Elorriora doan GI-2632 errepidea.
Aretxabaletako udalerria ardatz nagusian kokatzen da eta Durango-Beasain eta Elorregi-Oñatiko zeharkako ardatzetatik oso gertu.
Gaur egun ez dago funtzionamenduan Debagoienan trenbidezko mugikortasun sistemarik. Debako Tranbiaren proiektua dago, Eibartik Eskoriatzara doana. Aurreneko fase batean Bergara-Aretxabaleta tartea eramango litzateke aurrera.
Debagoienatko LZP izaera bereziko herriarteko ibilbide sare bat proposatzen du (oinezkoentzako bideak eta bidegorriak). Aretxabaletan Bidegorri bat existitzen da herrigunea Urkuluko urtegiarekin (1.789m.) lotzen duena.
70.000 MOTORDUN BIDAIETATIK, BAKARRIK 2.700 DIRA GARRAIO PUBLIKOKOAK.
“Debagoienan mugikortasunaren planifikatu eta kudeatzeko ikerketa” lanean (2005 Martxoa) hurrengo emaitza nagusiak biltzen dira:
• Garraio Publikoaren eskaintza murritza eta agortua, kaptazio mailetatik beherakoa.
• Zenbait ordutan trafiko pribatuaren saturazioa.
• Automobilaren erabilera anitza eta aldaketarako inertzia handia.
Hasierako datuek gune metropolitano bateko izaera duen mugikortasun eredu bat erakusten dute, zeinean hurrengoak diren adierazgarrienak:
• Sorturiko bidaien %92a eskualde barruan sorturikoak dira.
• 70.000 motordun bidaietatik bakarrik 2.700 dira garraio publikokoak.
• Garraio publikoaren eskaintza (12 leku/ 1000 biztanleko) Gipuzkoako gutxienekoaren erdia da.
• Garraio publikoaren merkatu kuota %3a da eskualde barruko bidaientzako eta %10 eskualde artekoentzako.
• Irisgarritasuna Gipuzkoako txarrenetarikoa da.
Aretxabaletan garraio pribatuen bidaien gehiengoa Arrasate (%52) eta Eskoriatza (%20) dute helburutzat. Eskualde kanpora bidaiak %9,5 dira.
Garraio publikoari dagokionean, emaitza adierazgarrienak: Eskaintza murritza; eskaeran mantentze bat; eskaintza hobetzerakoan erantzun egoki bat ematen da eta hazkunderako potentzial garrantzitsu bat.
Mugikortasunaren ikerketak enpresa handietan aparkalekuak egotea kotxearen erabilerarako faktore eragingarri bat bezala kontsideratzen du. Udalerrian, egoteen bataz besteko iraupena altua da, errotazio indize baxuekin. Ez dago aparkatzeko erregulazio sistemarik.
Parke mugikorra altua da eta handitzeko joera batekin.
5. Ingurumen sektoreak
5.1. Uraren ziklo integrala
Hornidura eta uren kalitatea
Hornikuntza sistema Urkulluko (Aretxabaleta) Urtegiak eta Ur Edangarriaren Tratamendu Estazioak osatzen dute. 66.000 biztanleko eskualdeko populazioa ur edangarriz hornitzen du, urteko 7.360.000 m3ko kontsumo osoarekin. Urtegiak 10.000.000 m3ko ur metatzeko gaitasuna dauka.
Kontsumorako uren kalitatearen kontrola zenbait mailetan egiten da:
• Urkuluko uran zuzenean “Aguas de Gipuzkoa S.A.” kontrolatzen ditu.
• Osakidetzako Debagoiena eta Debabarrenako Osasun Publikoko Eskualdeko Zentruak aldiro analisiak egiten ditu (hilean zenbaitetan) hornikuntza sarearen puntu ezberdinetan, parametro mikrobiologikoak, fisiko-kimikoak, organoleptikoak, nahi ez diren substantziak eta kloroa aztertuz.
Bi kontrol hauen emaitzak Udaletara igorriak izaten dira. Orokorrean uren kalitatea egokitzat jotzen da behaketa hauetan.
Gipuzkoako Uren Patzuergoaren datuen arabera, Aretxabaletari hornitutako ur kopurua 676.285 m3koa izan zen, Urkuluko urtegiak hornitua.
Industriaren kontsumoei dagokienez, Industriak ibaitik ur kopuru handiak jasotzen dituzte, nahiz eta bakarrik hori egiteko baimena duten 3 enpresen datuak dauden: Laminados de Aretxabaleta, Talleres Azpe-B Zubia eta Geiliano-Erreka.
OROKORREAN UREN KALITATEA EGOKITZAT JOTZEN DA BEHAKETETAN.
Saneamendua eta Arazketa
Saneamendu sistema Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasateko kolektoreak osatzen dute, hondakin urak Epeleko Hondakin Uren Arazketa Estaziora (Arrasate-Bergara) eramaten dutenak .
HUAEren diseinua bi etapatako lohi aktiboen motakoa da, nitrogeno eta fosforoaren ezabaketa biologikoarekin. Kutsadura karga 95.000 hab-eq. baliokidea da, eta bera gehiengo gaitasuna 1.300 l/seg koa da eta biologikoa 450 l/seg.
Gaur egun, Deba harana E.A.E.ko ur kalitate txarrena duena bezala sailkatua dago. Eskoriatza-Aretxabaletako kolektorea zati honetako kalitatea hobetzea posible egin du, baina isurtzen den zatia kaltetu du.
Kontuan hartu beharreko beste arazo bat landa eremuetan sortzen diren hondakin urak dira ohiko saneamendu sarea ez dutenak, baserrietan zein isolaturiko etxebizitzetan, eta baita abeltzantzara zuzenduriko ustiaketetan.
Karga Kutsakorreko Aitorpena egin duten industriak (Hondakin Uren isurtzea) : Cerrajería Valle Leinz, Tubos metálicos de precisión, Galvanizados Marchante eta Aretxabaletako Udala.
5.2. Atmosfera kalitatea eta zarata
Ez dago E.A.E.ren Airearen Kalitatea Kontrolatu eta Behatzeko Sarearen estaziorik Aretxabaletan. Gertuen dagoen estazioa Arrasatekoa da, Esekiduran daude Partikula (PS), Sufre Dioxidoa (SO2), Nitrogeno Dioxidoa (NO2), Karbono Monoxidoa (CO) eta Ozonoa (O3) unero neurtzen dituena.
Kutsadura iturri nagusienak hurrengoak dira:
• Ibilgailuen trafikoa. Hazkundean jasaten duen ibilgauilu parke batekin (3.598 ibilgailu 2003an), mugikortasun oso altu batekin (Autobidearekin haundiuko dena) eta haran industrial bat izateak erakartzen dituen merkantzien trafikoarengaitik.
• Industria. 3 industria daude “Atmosfera Potentzialki Poluitu dezaketen Aktibitateak” Katalogoan: (Azpe B. Zubia S.A., Copreci S.Coop. y Fagor Ederlan S. Coop.).
• Etxebizitza eta Merkataritza iturriak. Erregai motaren arabera desberdinak dira. Aretxabaleta gasifikazio indizea altua da.
Eskualdea bere osotasunean hartuta Airearen Kalitatearen egoera eta joera aztertu nahi bada EAEaren Ingurumen Adierazleen Sisteman nahiko informazio dago. 2003 urtean Debagoiena eskualdeko airearen kalitatearen okertze bat eman da, kalitate txarra edo oso txarreko egoera 19 egunetan eman delarik, EAE batez-bestekotik oso gora (9,9 egun).
Airearen kalitateren beste arazoak aldizkako kutsadura biologikoekin (polena) eta “energia bidezko kutsadurarekin” erlazionaturik daude, zarata, bibrazioak, uhin elektromagnetikoak eta ioi erradiazioak.
Kalitate akustikoari dagokionez, ez dago zarata maparik ez eta ikerketa espezifikorik. Zarataren iturri nagusienak hurrengoak dira: herrigunetik gertuen dauden industriak eta herrigune barneko eta saihesbideko trafikoa.
EZ DAGO E.A.E.REN AIREAREN KALITATEA KONTROLATU ETA BEHATZEKO SAREAREN ESTAZIORIK ARETXABALETAN. GERTUEN DAGOENA ARRASATEKOA DA. KALITATE AKUSTIKOARI DAGOKIONEZ, EZ DAGO ZARATA MAPARIK.
5.3. Energia
Energi Kontsumoak
Industriaren sektorea da Aretxabaletako energia elektrikoaren kontsumitzaile nagusia. 2003 urtean kontsumo guztiaren %72,3 zen, goranzko eboluzioarekin. Bizitegi sektorea kontsumo horren %14,5 zen, gutxinaka ehuneko horren hazkundea ematen ari da, eta zerbitzuak %13,2 suposatzen dute.
Etxebizitzako elektrizitate kontsumoa 964,5 Kwh-koa zen biztanle eta urteko, hazkunderako joera leun batekin.
Energi berriztagarriak eta energi eraginkortasuna
2004an, EEEren datuen arabera, mota honetakoak diren Aretxabaletan dauden instalazioak hurrengoak dira:
• Eguzki Fotovoltaikoa: 9 instalazio daude 1.555Wko potentziarekin.
• Biomasa: 5 industri jarduera daude horrelako energi probetxamendua aurrera eraman zezaketenak. Ez da bere erabilera energetikoa ezagutzen.
• Eolikoa: Elgea-Urkillako parke eolikoak, Aretxabaletan ezarritako 3 aerosorgailurekin eta 6.080.000 KWh/urteko produkzioarekin.
• Etxebizitzen eraginkortasun energetikoa, behin behineko ziurtagiria duten 20 etxebizitzarekin eta behin betiko 0 etxebizitzarekin.
5.4. Lurzorua
“Aretxabaletako Udalerrian Lurzorua Potentzialki Poluitu dezaketen Jarduerak dituzten Kokalekuen Inbentarioa”-ren arabera (1999 Otsaila), 46 kokaleku daude 20,67 hektarea betetzen dituztelarik. Lurzoru hauek 63 jarduera jasan zituzten.
Ordutik aurrera eramandako ekimenak Laminados Aretxabaletako orubean egindako lurzoruaren kalitatearen azterketak, zoruaren arazketa lanak eta lurrazpiko uren kalitatearen kontrol eta jarraipen ikerketari dagozkionak izan dira (2003 urtea, 14.357 m2).
5.5 Hondakinen kudeaketa
Hiri Hondakinak
Aretxabaletan sortutako hiri hondakin solidoen bilketa eta garraioa Debagoienekoa Mankomunitateak egiten du, hurrengo instalazioekin:
• AKEI (Arrasate) transferentzia planta, Sasietako Zabortegira garraioa egiteko (Beasain).
• Bilketa zerbitzuen garaje eta tailerra, Akei (Arrasate).
• Inausketa eta Lorezaintza hondakinen metatzea, Akei (Arrasate).
• EPELEko Hondakin inerteen Zabortegia (Bergara).
• Arrasae, Bergara eta Oñatiko GARBIGUNEAK.
2003 urtean eskualde osoan 27.221 Tona bildu ziren , 1,20 kg./bizt./eguneko batez-besteko bat suposatuz, aurreko urteko antzeko datuak.
Masiboki jasotako Hondakinak 17.309 Tona izan ziren, 2002ari dagokionean %1,3 hazkundearekin, 1998 aurrera emandako jaitsieraren ondoren.
Tratamenduari dagokionean, birziklapenaren hazkundea (5.099 Tona) eta konpostaren hazkundea (689 Tona) nabarmendu behar da, eta isurketen kopuruen agonkortzea (20.330 Tona).
Gaikako bilketaren datuak 2003an Artxabaletan:
• Beira: 174 Tona. (27,8 kg/bizt/urtean).
• Edukiontzietako Papera-kartoia: 169 tona (26,9 kg/bizt/urtean).
• Ontzi arinak: 45 tona (7,2kg/bizt/urtean).
2002ko urtarriletik aurrera nahiko hobetu da tamaina handiko hondakinen bilketa eta tratamendua, Altzaurtiko plantan jasotzen direnak eta bertan txikituak eta bere atal ezberdinetan sailkatzen direnak, % 59,7 ko balorizazio ehuneko batekin.
2003an Puntu Berde Mugikorra jarri zen marchan erabilitako sukaldeko olioa eta etxeko hondakin arriskutsuak (margoak, disolbatzaileak, garbiketa produktuak, etab...) jasotzeko. Zerbitzua jarritako aurreneko 7 hilabeteetan erabilitako olio begetaleko 625 l. jaso ziren Aretxabaletan.
BIRZIKLAPENAREN HAZKUNDEA ETA KONPOSTAREN HAZKUNDEA NABARMENDU BEHAR DA, ETA ISURKETEN KOPURUEN AGONKORTZEA.
Urte berean ehun bilketa jarri zen matrtxan (arropa, oinetakoak, gehigarriak, manta,...) edukiontzi txuriaren bitartez.
Garbigune edo Hondakinentzako Ordezko biltegiari dagokionean Aretxabaletatik hurbilen dagoena Arrasateko Ibarretakoa da.
Hondakin arriskutsuak, inerteak eta besteak
Aretxabaletan hondakin arriskutsuen urteroko aitorpena aurkezten duten 3 enpresa daude: Azbe B. Zubia S.A.; Laminados Aretxabaleta eta Copreci, S.Coop . Ez dago enpresarik Hondakin Arriskutsuen Kudeatzaile baimendu bezala inskribaturik.
Udalerrian kokatutako enpresek sortutako Hondakin Arriskutsuen kontatutako kopurua urteko 330.539,20 kgtako zen eta 50 kg Osasun hondakinak.
2001 urtetik mankomunitateak Hondakin Arriskutsuak biltzeko zerbitzu bat du gutxi produzitzen duten produktoreentzako (10 Tona baino gutxiago urtean). 2003an zerbitzu honek 360 tona jaso zituen, gutxinaka gora doan kantitatea.
Industrian edo eraikuntzan jatorria duten Hondakin Inerteak, eta Hondakinen Europar Katalogoan hondakin arriskutsu bezala sailkatuak ez daudenak, Epeleko (Bergara) Zabortegian jasotzen dira. 2003 urtean eskualde osoan 212.088 Tona jaso ziren, aurreko urtean baino %14,5 baino gehiago.
Abeltzantzaren Hondakin organikoak lur sailetan bertan erabili ohi dira ongarri modura. Zenbait lekuetan nitrogeno gehiegi egoteagatik kutsadura sor daiteke.
Debagoeienekoa Mankomunitateak hildako animalien bilketa ere egiten du aurrez deitzen bada. Kalkulatu egite da urtean 250 kg/baserriko produzitzen direla.
5.6. Jardueren eragina eta ingurumen arriskua
Industria jardueren udal jarraipena eta kontrola urria da Udalaren aldetik, dituen baliabide tekniko urriak direla eta. Badira kutsadura galarazteko zenbait programa (Debagieneko Mankomunitateak garaturikoak, herrizgaindiko beste erakundeekin koordinaturik).
Laburbilduz, adieraz daitezkeen eragin nagusienak hurrengoak dira:
• Airea: Industria kutsakortasun gutxirekin, zeinean eraldaketa metalikoak nagusi diren eta ia ez dagoen industria kimikorik. Eusko Jaurlaritzaren eskumena (Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza).
• Urak. Atzerapen nabarmena saneamendu planean eta Deba Goienako HUAE eraiki gabe oraindik. EPER Inbentarioan sailkatutako enpresa bat dago IPPCakren eraginpean (Laminados de Aretxabaleta). Eusko Jaurlaritzaren (Ur Zuzendaritza) eta Gipuzkoako Ur Patzuergoaren eskumena.
• Hondakinen Kudeaketa. Eskualdean hondakin industrialak gutxitzeko eta hobeto kudeatzeko zenbait programa garatu dira.
Ingurumen kudeaketarako sistemak dituzten enpresak:
• ISO 14.001: SERBITZU ELKARTEA S.L, FAGOR EDERLAN S.COOP., AZBE B. ZUBIA S.A. eta COPRECI, S. COOP.
• EKOESKAN: Fagor Ederlan, S. Coop.; Negocio Transmisión (Inyección Aretxabaleta) eta I.E.S. Arrasate-Aretxabaleta BHI.
Nekazaritza eta abeltzantza jardueren ingurumen eraginari dagokionean, hondakinen sorrera eta tratamenduak dira adierazgarriena, batez ere abeltzantzan jatorrioa dutenak, eta hondakin uren tratamendu falta.
Basogintza jardueretan eragin nagusiak koniferen gehiegizko landaketek eragindakoak dira: lurzoruen produkzio gaitasuna murriztea, soilketa mota (lurzoru galerak ekar dezaketenak, higadura prozesuak eta isurketa haunditzea); baso bideen irekiera, paisaiaren kaltetzea,...
Arrisku natural eta industrialak eta arriskuaren kudeaketa
ARETXABALETAKO UDALAK ARRISKUEI DAGOKIENEAN HAINBAT EKINTZA-PLAN DITU.
Aretxabaletako udalak arriskuei dagokienean hurrengo baliabideak ditu:
• Udal Larrialdi Plana 2000 urteko azaroan eginda eta Euskadiko Babes Zibilerako Komisioak homologatua.
• Udal Kiroldegian eta Gizarte-Kultura Zentroan(iraganeko zinema) Larrialdi Planak.
Ez dago Aretxabaletan industri jardueretan goi mailako istripuen prebentziare inguruko legediak eragina daukan industriarik.
6. Udal egitura eta gizartea
Gizartea eta Herritar partaidetza
Aretxabaletan elkarte eta erakunde sare nahiko zabala aurki daiteke. Batzuk zuzenean ingurumena eta iraunkortasunarekin loturiko aktibitatea daukate. Ez dute etengabeko edo aldiroko jarduera bat aurrera eramaten.
Udalak garatutako udal jardueretan ez dago tresnarik beraietan herritar partaidetza aurrera eramateko.
Udal Ingurumenari buruzko Herritar pertzepzioa
Udaltalde 21 Debagoiena lan taldearen eskualde mailako barruan soziologi ikerketa bat eraman da aurrera Eskualde zein udalerri mailan Iraunkortasunaren inguruan dagoen eritzia jasotzeko. Aretxabaletako biztanleek dituzten pertzepzion eta jarrera nagusiak hurregoak dira:
Biztanleria bere udalerriarekin eta eskualdearekin “nahiko pozik” sentitzen dela adierazten du (3,14 eta 3,08 hurrenez hurren 1-4 eskala batean) bizitzeko eta lan egiteko tokia bezala kontutan hartuta, Debagoienako beste udalerrietan baino ehuneko altuagoak (2,96 eta 2, 98 hurrenez hurren).
Poztasun gutxien sortzen duten gaiak kontutan hartuta, lehen azaltzen dean eta beraz ardura gehien sortzen duena etxebizitza izateko aukera, bere kalitatea eta prezio dira. Ondoren gazteentzako zerbitzu urritasuna eta bere kalitatea azaltzen dira. Atal Sozioekonomikoari dagokionean, turismoa eta nekazal sektorearen egoera azaltzen dira ardura sortzen duten gai bezala. Ingurumenaren alorrean ibaien kutsadura.
Udalerriaren ingurua eta bizi kalitatea hobetzeko biztanleriak ohiturak aldatzeko jarrerari dagokionean, handiagoa da Aretxabaletan eskualdea orokorrean hartuta baino, etxebizitzan energi eta ur kontsumoa murrizteko jarreran izan ezik.
BIZTANLERIA BERE UDALERRIAREKIN ETA ESKUALDEAREKIN “NAHIKO POZIK” SENTITZEN DELA ADIERAZTEN DU BIZITZEKO ETA LAN EGITEKO TOKIA BEZALA.
Ingurumen informazio eta sentsibilizazioa
Ez dago udalak garatutako ohiko jarduerarik tokiko ingurumen eta iraunkortasun gaietan sentsibilizazioa edo hezkuntza jorratzeko.
Debagoieneko Mankomunitatean bada Ingurumen Zerbitzuaren barruan ingurumen kontzientziaziorako sail bat.
Udaltalde 21 Debagoiena proiektuaren barruan udal iraunkortasunari buruzko komunikazio eta herritar sentzibilizazio Plan bat egitea eta garatzea aurrikusita dago.
Udal egitura
Egitura politikoari dagokionean, hurrengo Batzar edo Informazio Komisiotan antolatzen da:
Ingurumena, Hirigintza, Etxebizitza, Obra eta Zerbitzuak (Ingurumena, Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzuetan azpizatitua) / Herri Segurtasuna / Ogasuna / Garapen Ekonomikoa / Ongizatea / Kultura / Kirolak / Euskara eta Auzoak.
Udal Organigrama hurrengo sail teknikoak edo departamentuak barne hartzen ditu:
Idazkaritza / Kontu-hartzea eta Ogasuna / Udaltzaingoa / Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak / Gizarte Zerbitzuak / Kultura / Euskara eta Kirolak.
Udala Debagoieneko Mankomunitatearen partaide da. Jorratzen diren zerbitzu eta ekimenen artean zenbait ingurumen gaiekin erlazioa daukate: Ingurumen Zerbitzua (hiri hondakinen Kudeaketa; Kutsaduraren Prebentzioa eta Ingurumen Kontzientziazioa sailak barne hartzen ditu); lurralde antolamenduaren inguruko lan taldea; Elbarrien Garraioa eta eskualdeko Hiltegiaren Kudeaketa.
Aretxabaletako Udala gainera hurrengo Patzuergo eta Elkarteetan parte hartzen du: SURADESA, ARINSA, Leintz Bailarako Osason Kontzeilua, EUDEL Udalerrien Elkartea; UDA Udalerrien Mankomunitatea, Gipuzkoako Ur Patzuergoa eta Debagoieneko Mendi Nekazaritza Elkartea.
UDALA DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEAREN PARTAIDE DA. BERTAN JORRATZEN DIREN ZERBITZU ETA EKIMENEN ARTEAN ZENBAIT INGURUMEN GAIEKIN ERLAZIOA DAUKATE.
Ez da ingurumenera bereziki zuzenduriko Udal Ordenantzarik existitzen. Badira telekomunikazioen elementu eta gaientzako hirigintza baldintzak (2003) eta animaliak babestu eta edukitzeko (2004) udal ordenantzak.