2010-2011 ikasturtea
Aretxabaletako Eskola Agenda 21eko programaren baitan, aurtengoan “ZARATA, ARGI KUTSADURA ETA UHIN ELEKTROMAGNETIKOAK” izan dituzte aztergai.
Kutsaduraz hitz egitean ur zikinez edo zaborrez aritzeaz gain, ez ditugu ahaztu behar gero eta arazo larriagoak sortzen dituzten hainbat kutsadura mota: ZARATA, ARGI KUTSADURA ETA UHIN ELEKTROMAGNETIKOAK. Horiek izan dira, hain zuzen, aurten landutako gaiak.
Herri mailako diagnostikoa egin dute zarata eta argi kutsadura aztertzeko. Eta diagnostikoak emandako arazoak konpontzeko, udalari hainbat proposamen luzatu dizkiote eta, era berean, hartutako konpromisoen berri ere eman diote.
2010/2011 ikasturtean egindako lanen aurkezpena ikusi.
Udalari zuzenduriko ekarpenen erantzunak ikusteko zapaldu hemen eta argazkiak ikusteko zapaldu hemen.