2007-2008 ikasturtea
2007-2008 ikasturtean ere, urtero bezalaxe, gai nagusi baten inguruan lan egin zuten kurtsoan zehar, "KONTSUMO JASANGARRIA" gaiaren inguruan, hain zuzen ere.
“Egindako lanarekin, gaur egunera arte konturatu gabe geunden gauza batetaz konturatu gara, gure eguneroko bizitza kontsumoarekin lotuta dagoela, alegia. Aretxabaletako gazteok gure ingurumenaz kezkatzen garela jakinarazi nahi diogu herriari, eta gure eskaera, proposamen eta kezkak azaltzeko aukera ezin hobea da programa hau.”
Gaia aztertzeko ikastetxe barruko lanez gain, herri mailako diagnostikoa ere egin dute. Eta bukatzeko, hartutako konpromisoen berri zein udalari zuzendutako proposamenen zerrenda zehaztu dute.
2007/2008 ikasturtean egindako memoria ikusi.