Seme-alabak dituzten familientzako Eusko Jaurlaritzako dirulaguntza
Laguntza honen bidez Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen die seme-alabak ardurapean dituzten familiei.
Laguntzak bi motatakoak dira
- Seme-alaba bakoitzarengatik lehenengo aldiz eskatzen denean, hiru laguntza-mota daude:
- Ardurapeko seme-alaba bakoitzeko, honako kasu hauetan:
* Jaiotza
* Adopzioa
* Adopzioaren aurreko harrera
* Tutoretza (18 urtez beherakoak)
- Erditze anizkoitza edo adopzio anizkoitza (2 seme-alaba edo gehiago)
- Nazioarteko adopzioa (atzerrian adoptatutako seme-alabak)
- Berriztapenak
- Bigarren seme-alabarengatik, bi urte gehiagotan eskatu daiteke laguntza berriztea.
- Hirugarren, laugarren, bosgarren… seme-alabarengatik, txikienak 6 urte dituen arte (6 barne) eskatu daiteke laguntza berriztea.
Aurkezteko epeak
- Jaio berriengatik: Jaio ondorengo lehen hiru hilabeteetan.
- Berriztapenak: Eskabidea urte natural bakoitzean aurkeztu behar da, laguntza horiek jasotzeko eskubidea dagoen bitartean.
Sartzeko modua
- Presentziala: Eusko Jaurlaritzako ZUZENEAN (012) zerbitzura hurbilduta edo posta-ziurtagiriz bidalita.
Donostia-San Sebastián
Andia, 13
20004 Donostia-San Sebastián
(Gipuzkoa)
Vitoria-Gasteiz
Ramiro de Maeztu, 10 behea
01008 Vitoria-Gasteiz
(Araba/Álava)
Bilbao
Gran Vía, 85
48011 Bilbao
(Bizkaia)
Aretxabaletako Udaletxeko Harrera nagusian (Erregistroen interkonexio sistemaren bitartez)
Otalora kalea, 1
20550 Aretxabaleta
Tel. 943 711862
- Internetez