Familia ugaria

Familia Ugariaren Titulua familia ugari bati izaera hori aitortzen dion titulu ofiziala da eta hainbat eskubide lortzeko aukera ematen du.

Hartzaileak

Familia ugariaren tituluaren onuradun izan daitezke honako baldintza hauek betetzen dituzten familiak:

  • Guraso bat edo bi, eta hiru seme-alaba edo gehiago, komunak izan edo ez.
  • Guraso bat edo bi, eta bi seme-alaba, komunak izan edo ez, betiere gutxienez horietako batek desgaitasuna badu (% 33koa edo handiagoa) edo lanerako ezintasuna badu. 
  • Bi guraso, biak desgaituak direnean (% 33 edo gehiago), edo, gutxienez, horietako batek % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duenean, edo lanerako ezintasuna dutenean, bi seme-alaba badituzte, komunak izan edo ez.
  • Aita edo ama banandua edo dibortziatua, eta hiru seme-alaba edo gehiago, komunak izan edo ez, baldin eta aita horren edo ama horren mende badaude ekonomikoki; nahiz eta familia unitate desberdinetan egon eta ez bizi ezkontza-egoitzan.
  • Aita bat edo ama bat, bi seme-alaba dituena, baldin eta beste gurasoa hilik badago.
  • Tutoretzapean, zaintzapean edo babespean dauden eta aitaren eta amaren aldetik umezurtzak diren bi anai-arreba edo gehiago, tutorearekin, zaintzailearekin edo babeslearekin bizi badira, baina ez badira haren kontura bizi.
  • Aitaren eta amaren aldetik umezurtzak diren hiru anai-arreba edo gehiago, 18 urtetik gorakoak, edo bi, haietako batek desgaitasuna badu, elkarrekin bizi badira eta euren artean menpekotasun ekonomikoa badute

Kategoriak

Berezia: Bost seme-alaba edo gehiago dituzten familia-unitateak. Lau seme-alabako familia-unitateak, baldin eta hiru gutxienez erditze anizkoitzetik badatoz, edo adopzio, harrera iraunkor edo harrera aurreadoptibo anizkoitzetik badatoz.

Lau seme-alabako familia-unitateak, baldin eta, familia-unitatearen urteko diru-sarreren eta unitatea osatzen duten kideen kopuruaren arteko zatiketa egin ondoren, zenbateko horrek ez badu gainditzen indarrean dagoen ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren (IPREM) %75, aparteko ordainsariak barne.

 Orokorra: Gainerako familia-unitateak.

Sartzeko modua

  • Presentziala

Gizarte Politika Departamentuko informazio bulegoan

Txara2-Pº Zarategi, 99  Intxaurrondo

20015 Donostia-San Sebastian

Tel. 943 112111

familiaugariak@gipuzkoa.eus

     Aretxabaletako Udaletxeko Harrera nagusian (Erregistroen interkonexio sistemaren bitartez)

Otalora kalea, 1

   20550 Aretxabaleta

Tel. 943 711862 

  • Internetez

GFA- Tramiteak online