Gizarte larrialdietarako Laguntzak

Gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira aldizkakoak eta izaera ekonomikoa dute, eta berariazko gastuei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonentzako dira.

  • Alokairua (etxebizitza, gela, alokairukidetza, ostatua,…).
  • Kredituen interesak eta amortizazioa.
  • Energia-gastuak (argia, gasa, butanoa).
  • Etxebizitza mantentzeko beste gastu batzuk (erkidegoa, OHZ,…).
  • Etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren bizigarritasunerako eta oinarrizko ekipamendurako beharrezko gastuak (altzariak eta etxeko-tresna elektrikoak, konponketak eta instalazioak).
  • Sistema publikoek estaltzen ez duten osasun-arretako gastuetarako oinarrizko beharrak
  • Aurretiko zorpetze-gastuak.

Hartzaileak 

Gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei, ohikoei edo ezohikoei, aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonak. 

Sartzeko modua

Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin

Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)

Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)

Tel. 943 711862

ongizate@aretxabaleta.eus