Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: Informazio, balorazio, orientazio eta arreta zerbitzua
Lehen mailako Arreta Zerbitzuak eskaintzen du zerbitzu hori, eta eginkizun hauek ditu:
- Sistema Vasco de Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea pertsonei eta familiei: zein beharri erantzuten dioten, aukera izateko betekizunak, etab.
- Pertsonaren beharren eta gaitasunen, eta testuinguruaren hasierako balorazioa egitea eta, era berean, egoeraren diagnostikoa egin ondoren nola esku hartu daitekeen ere baloratzea.
- Pertsona edo familia orientatzea bere beharrei erantzuteko prestaziorik edo zerbitzurik egokienera eta/edo, hala badagokio, beste sistema edo erakunde batzuetako baliabideetara bideratzeko.
- Familiarekin edo pertsonarekin esku hartzen duten beste sistema batzuekin koordinatzea, aurkezten den egoera modu egokienean baloratu ahal izateko.
Sartzeko modua
Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin
Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)
Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)
Tel. 943 711862