Telelaguntza-zerbitzua

Laguntza eta esku-hartze sozialeko zerbitzu tekniko bat da, lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuen testuinguruan kokatua eta erabiltzaileei aukera ematen diena telefono-linearen bidez eta komunikazio- eta informatika-ekipamendu espezifiko batekin etengabeko arreta-zerbitzu bat izateko, urte osoan eguneko 24 orduetan. Gizarte-premiako edo larrialdiko egoerei erantzun egokia emateko berariaz prestatutako pertsonek ematen dute arreta.

Hartzaileak

  • Mendekotasun-egoera organo eskudunaren administrazio-ebazpenaren bidez aitortua duten 65 urtetik gorako pertsonak.
  • Mendekotasun-arriskuan dauden 65 urtetik gorako pertsonak (gutxienez 23 puntuko puntuazioa mendekotasuna baloratzeko baremoa aplikatzean).
  • Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak.
  • Desgaitasun intelektuala duten pertsonak, betiere organo eskudunaren administrazio-ebazpen baten bidez aitortutako mendetasun-egoeran badaude.
  • Desgaitasun fisikoa duten pertsonak, betiere organo eskudunaren administrazio-ebazpen baten bidez aitortutako mendekotasun-egoeran badaude.
  • Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonak, betiere organo eskudunaren administrazio-ebazpen baten bidez aitortutako mendetasun-egoeran badaude.
  • Diagnostikatutako gaixotasun mentala duten pertsonak, betiere organo eskudunaren administrazio-ebazpen baten bidez aitortutako mendekotasun-egoeran badaude.
  • Gizarte-isolamenduko arriskuan egonik, oinarrizko gizarte-zerbitzuak telelaguntza-zerbitzuaren bidez artatu daitezkeen beharrak detektatzen dizkien pertsonak; kasu horietan, beharrezkoa izango da oinarrizko gizarte-zerbitzuak salbuespen-txostena egitea.

Sartzeko modua

Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin

         Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)

         Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)

          Tel. 943 711862

          ongizate@aretxabaleta.eus