Pertsona nagusientzako eguneko zentruak
Zaintza pertsonalizatuak eskaintzen dira, gaitasun fisikoak, psikologikoak eta sozialak mantendu eta indartzeko, eta garraio, higiene, jangela eta osasunaren jarraipena egiteko. Zentro gehienetan asteburuetan eta jaiegunetan ere ematen da zerbitzua
Hartzaileak
- 65 urte dituzten pertsonak, edo eskabidea aurkeztu den urtean betetzen dituztenak, edo 60 urte, desgaitasuna duten pertsonen kasuan. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsona gisa balioetsiak.
- Eskabidea aurkezteko unean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egon beharko du eta bertan benetan bizi, eta Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko beste edozein estatutako nazionalitatea izan beharko du, edo Espainiako estatuan legezko bizilekua izan beharko du gutxienez bost urtez. Urte horietatik bik eskabidea aurkeztu aurre-aurrekoak izan beharko dute.
Sartzeko modua
Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin
Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)
Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)
Tel. 943 711862