Laguntza teknikoak - Mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko produktuak

Autonomia pertsonalean laguntzeko produktuak erosteko edo lagatzeko laguntza ekonomikoak.

Laguntza-produktuak dira "gabeziak, jardueren mugak eta parte-hartzearen murrizketak prebenitzeko, konpentsatzeko, kontrolatzeko, arintzeko edo neutralizatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak ezartzen duen Produktuen Katalogoko edozein produktu (gailuak, ekipoak, tresnak, teknologiak eta softwarea barne)".

Onuradunaren ekarpen ekonomikoa dakarten laguntza-produktuak eta egokitzapen-lanak bere ahalmen ekonomikoaren arabera finantzatuko dira, ezarritakoaren arabera. GFAk mailegatzen badu, erabiltzaileak ez du ekarpenik egingo.

Laguntza-motak

  • Norberaren mugikortasunerako eta garraiorako
  • Hirigintzako eta eraikuntzako irisgarritasunerako
  • Norbera babesteko eta zaintzeko
  • Etxebizitzarako altzariak eta egokitzapenak
  • Komunikaziorako, informaziorako eta seinaleztapenerako

Hartzaileak

  • % 33ko desgaitasuna edo handiagoa izanik mendekotasun-egoeran dauden pertsonak.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan gutxienez urtebete eraman behar du erroldatua.

Sartzeko modua 

Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin

          Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)

          Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)

          Tel. 943 711862

         ongizate@aretxabaleta.eus