Etxez etxeko laguntza zerbitzua
Etxean bertan ematen den laguntza eta prebentzio-zerbitzu bat da, erabiltzaileari etxean bizitzen laguntzeko.
Etxeko arretarako eta/edo arreta pertsonalerako laguntza eskaintzen da, pertsona bere etxean moldatu dadin eta komunitate-ingurunean integratu dadin, isolamendu-egoerak saihestuz
Hartzaileak
Oro har, autonomía galeraren edo ahultasun egoeraren ondorioz, norberaren etxebizitzan bizitzen jarraitu ahal izateko eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntza, aldi batekoa nahiz iraunkorra, behar duten pertsonak edo/eta familiak.
Kostua
Zerbitzua jasotzen duen bakoitzak Zerbitzu-ordu bakoitzeko egin beharreko gehieneko ekarpena honako hau izango da:
- Lan eguneko orduetan 15 €/orduko
- Jai egunetan 20 €/orduko
Ondorengo jarduerak etxez etxeko laguntza zerbitzutik kanpokotzat jotzen dira:
- Etxebizitza berean bizi arren, udal zerbitzu teknikoek zerbitzuaren onuradun jotzen ez dituzten pertsonen laguntza pertsonala.
- Etxebizitza berean bizi arren, zerbitzuaren onuradun jotzen ez diren pertsonak zuzenean mesedetzen dituen etxeko laguntza.
- Prestakuntza espezifikoa eskatzen duten osasun arloko jarduerak, hala nola, injekzioak jartzea, intsulina edo heparina ematea, tentsioa hartzea, zundak eta zarakarrak tratatzea, ezagutza espezifikoa eskatzen duten botikak ematea eta horien antzerakoak.
- Etxean konponketa handiak egitea: margotzea, etab.
Sartzeko modua
Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin
Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)
Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)
Tel. 943 711862