Desgaitasunaren balorazioa
Urritasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duen edozein pertsonak eska dezake desgaitasunaren balorazioa, baita hura berrikusteko ere, hobetu bada, larriagotu bada edo diagnostikoan akatsa egin bada. Balorazio horren bidez lortutako kalifikazioaren arabera eskuratuko ditu eskatzaileak prestazio eta zerbitzuak.
Ehunekoetan neurtzen da desgaitasun-maila. Pertsona bat desgaitua dela aitortzeko, % 33koa edo handiagoa izan behar du desgaitasunak.
Balorazioaren emaitza behin betikoa edo behin-behinekoa izan daiteke.
Hartzaileak
Organo, aparatu edo sistemaren batean urritasun iraunkorrak dituzten pertsonak. Gainera, kontuan hartuko dira desgaitasunak berak eragindako desabantaila-egoera larriagotzea dakarten faktore pertsonalak edo sozialak.
Sartzeko modua
Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin
Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)
Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)
Tel. 943 711862