Adineko autonomoentzat egoitza-ekipamendua

Mendekotasun-egoeran dauden eta beren beharrak beren ohiko ingurunean behar bezala bete ezin dituzten adinekoei ohiko etxebizitza edo bizileku iraunkorra –eta, hala badagokio, aldi baterakoa– emateko zentroak dira. Arreta integrala eta etengabea ematen zaie, prebenitzeko, gaitzeko eta laguntzeko prestazioak eskainiz.

Hartzaileak

  • 65 urte dituztenak edo eskaera aurkezten den urtean adin hori betetzen dutenak, edo 60 urtetik gorakoak, desgaitasunen bat baldin badute. Mendekotasunaren Balorazio Baremoaren balorazioaren arabera II. edo III. mailako mendekotasun-egoeran dauden pertsonak dira. Salbuespen gisa, I. mailakoarekin sartu ahal izango dira, betiere salbuespenaren balorazioa egin ondoren.
  • Hartzaileak Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egon behar du, eta bertan bizi egiaz, eskaera aurkezteko unean, eta nazionalitate espainiarra edo Europako Batasuneko beste edozein Estatukideetakoa eduki behar du; edo, bestela, legezko bizitokia estatu espainiarrean eduki bost urtez gutxienez; urte horietatik bik eskaera egin aurrekoak izan beharko dute.

Sartzeko modua

Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin

         Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)

          Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)

          Tel. 943 711862

         ongizate@aretxabaleta.eus