Indarkeria matxistaren biktimei arreta soziojuridikoa emateko programa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa da, eta indarkeria matxistaren biktima diren eta esparru juridikoko baliabideei eta familia-eskubideari buruz lege-informazioa eta aholkularitza nahi duten emakumeei arreta ematen die, banakako arreta pertsonalizatua eskainiz.

Zerbitzu honek modu integralean landuko ditu tratu txarren eta sexu-askatasunaren aurkako balizko ekintzen ondoriozko aholkularitza soziojuridikoaren beharrak, edozein esparrutan gertatuta ere.

Hartzaileak

Aretxabaletan bizi eta indarkeria matxistaren egoera bizi izanaren ondorioz aholku soziojuridikoa behar duten pertsonak.

Sartzeko modua

Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin

          Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)

          Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)

          Tel. 943 711862

          ongizate@aretxabaleta.eus