Indarkeria matxistaren biktimei arreta psikologikoa emateko programa
Zerbitzu honek indarkeria matxistaren ondoriozko premia psikoemozionalei helduko die, indarkeria matxista zein eremutan gertatu den kontuan hartu gabe.
Zerbitzuak indarkeria matxistari aurre egiten dioten eta eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen edo baldintzatzen dituen afektazio psiko-emozionala duten emakumeak artatuko ditu, baldin eta tratamentu psikologikoa banakako arreta pertsonalizatuaren bidez hasi nahi badute, ikuspegi feministatik eta emakume horien ahalduntzea babesten duen ikuspegi batetik. Halaber, indarkeria matxistaren beste biktima batzuk (seme-alabak) eta erasotzaileak artatu ahal izango dira, hala eskatzen dutenean.
Hartzaileak
Aretxabaletan bizi diren eta indarkeria matxistako egoerak bizi izanaren ondorioz laguntza psikologikoa behar duten pertsonak.
Berariaz, honako hauek izan daitezke zerbitzu honen hartzaileak:
- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak
- Indarkeria matxistaren biktima diren seme-alabak (familiaren babesgabetasun-egoeran ez daudenean)
- Erasotzaileak
Sartzeko modua
Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin
Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)
Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)
Tel. 943 711862