Genero indarkeriaren biktimentzako dirulaguntza

Ordainketa bakarreko dirulaguntza hau genero-indarkeriaren (bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako genero-indarkeria) biktima diren emakumeei zuzenduta dago.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru laguntza jasotzeko eskubidea bermatzea, haien gizarteratzea errazteko, betiere errenta-maila jakin batean kokatzen baldin badira eta adinagatik edo prestakuntza edo espelizazio faltagatik edo Gizarte arloko beste arrazoi batzuengatik zailtasun bereziak baldin badiuzte lana aurkitzeko.

Hartzaileak

Dirulaguntza honen onuradun izan daitezke emakumeak, adin nagusikoak zein adingabe emantzipatuak, betiere dirulaguntza eskatzen duen egunean honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Eskaera egiten den momentuan Aretxabaletan erroldatuta egon eta eskaera egin aurretiko azken 6 hilabeteetan Euskal Autonomi Erkidegoan erroldatuta egotea.
  • Genero-indarkeriaren egoeraren egiaztagiria indarrean aurkeztea, eta babesteko neurriak indarrean sartzen direnetik laguntza eskabidea aurkezten den egunera bitartean ez da urtebete baino gehiagoko tartea izango.
  •  Indarrean dagoen LGSaren %75etik gorako errentarik ez izatea (hilabeteko zenbaketan), bi aparteko ordainsarien zati proportzionala kontutan izan gabe.
  • Egunean egotea indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzea.

Sartzeko modua

Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin

          Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)

          Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)

          Tel. 943 711862

          ongizate@aretxabaleta.eus