Euskara sustatzeko ekintzak eta diru laguntzak

Helburua

Euskararen ezagutza eta erabilera sustatzen lagundu dezaketen ekintzak sustatzea eta laguntzak ematea.

Ezaugarriak eta funtzionamendua

Bi eratara gauzatzen dira zerbitzu hauek:

  • Batetik Euskara Zerbitzuak hainbat ekintza abiatu eta garatzen ditu, hala nola: ikerketak bultzatu eta neurketak egitea, euskarazko produktuak argitaratzea, herritarrentzako gutuneria prestatu eta argitaratzea.
  • Bestetik laguntzak ematea euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko, hala nola: euskararen ikasleentzako bekak ematea, Udako Euskal Unibertsitatera joateko bekak ematea, aisialdian euskararen erabilera sustatzea…

Gainera, euskararen ezagutza eta erabilera sustazea helburu duten beste talde eta erakunde batzuekin elkarlanean dihardu, diru laguntzak emanez: Korrika, Ikastolen aldeko jaiak, Kontseilua, Badihardugu Euskara Elkartea, Loramendi Euskara Elkartea.