Udalaren Normalkuntza Plana
Helburua
Udal administrazioaren hizkuntza normalizazioa da zerbitzu honen helburua; ondorioz, udal eremu guztietan euskararen erabilera bultzatzen du. Udalbatzarentzat eta udal zerbitzuentzat, zuzeneko nahiz zeharkako kudeaketako zerbitzuentzat, egiten du lan zerbitzu honek.
Ezaugarriak eta funtzionamendua
Udaletxean bertan dago zerbitzua eta bere osaera honako hau da:
- Euskara teknikari-itzultzailea
- Euskara teknikari-itzultzailea (hutsik dago momentu honetan, eszedentzaigatik).
Zerbitzuaren eginkizun nagusiak honako hauek dira:
- Udal plantilako lanpostu bakoitzari zein hizkuntza eskakizun jarri behar zaion proposatzea, eta ondorioz hutsik dauden lanpostuak betetzean nahiz sortuko diren lanpostuei hornitzean zein hizkuntza eskakizun ezarri proposatzea.
- Udal langileen hizkuntza prestakuntzaz arduratzea, eta kontrolatzea.
- Udal administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko plana diseinatu, kudeatu eta kontrolatzea.
- Jatorrizko testuen zuzenketa eta gainbegiraketa eta euskaratik erderara, nahiz erderatik euskarara itzulpenak egitea.
- Euskara Batzordeko idazkari lanak betetzea.