Administrazioa
Helburua
Aretxabaletako hizkuntza normalizazioa da zerbitzu honen helburua: udal administraziotik bizitzaren eremu guztietan euskararen erabilera bultzatzea.
Ezaugarriak eta funtzionamendua
Bertako lana bi mailatan gauzatzen da:
Udal barruan:
Euskararen Erabilera sustatu eta normalizatzeko egitasmoa prestatu eta kudeatzea, udal eremu guztietan euskararen erabilera bultzatuz, bai ahoz baita idatziz ere.
Udal Ordenantza betetzen dela ziurtatzea.
Udalerrian edo Udaletik kanpo:
Euskara Biziberritzeko Plana prestatu eta jarraipena egitea: Lau urtekako Plan estrategikoa kontuan izanik, urteroko Kudeaketa Plana prestatzea eta betetzea.
- Familia Transmisioa
- Aisia eta gazteak
- Etorkinak
- Merkataritza eta Ostalaritza
- Dirulaguntzak
- Euskarari buruzko ikerketak
- Helduen euskalduntze-alfabetatzea
- Bertako elkarte eta entitateak
- Lan Mundua
- Euskalgintza
- Bailarako gainontzeko herriekin elkarlana.