Zuzenketak
Aretxabaletako Udalak zuzenketa zerbitzua eskaintzen die jarduera Aretxabaletan garatzen duten merkatari eta ostalariei. Zuzenduko diren testuak laburrak izango dira eta zerbitzuaz baliatzeko ondorengo ezaugarriak eduki beharko dituzte:
Zein baldintza bete behar ditu eskatzaileak?
Merkataritza edo ostalaritza arloko eskatzaileak egoitza soziala Aretxabaletan izan behar du eta testuaren erabilera ere Aretxabaletari begira egon behar du nagusiki.
Zein motako testuak zuzenduko dira?
Ezinbestekoa da testuak zabalkunde soziala izatea, eta gehienez 9.000 letragune izango ditu. Adibidez: publizitate-iragarkiak, menuak, errotuluak, prezio zerrendak, …
Zein formatutan bidali behar dira testuak?
Ezintasun nabarmenik ezean, zuzendu nahi den testua formatu informatiko bateragarrian aurkeztu beharko da euskara@aretxabaleta.eus helbide elektronikoan. Aretxabaletako Udalak ere formatu informatikoan entregatuko du.