Itzulpen zerbitzua
Itzulpen zerbitzuak dituen ezaugarriak honakoak dira:
Zein baldintza bete behar dira itzulpen zerbitzua erabiltzeko?
Egoitza soziala Aretxabaletan izan behar du eta testuaren erabilerak Aretxabaletari begira egon behar du nagusiki.
Zein motako testuak itzuliko dira?
Ezinbestekoa da merkataritza eta ostalaritza arloko testu hauek zabalkunde soziala izatea eta gehienez 1.000 letragune izatea. Adibidez: errotuluak, menuak, prezio zerrendak, ordutegiak, ohar laburrak…
Zein formatutan bidali behar dira testuak?
Ahal dela, zuzendu nahi den testua formatu informatiko bateragarrian aurkeztu beharko da euskara@aretxabaleta.eus helbide elektronikoan. Aretxabaletako Udalak ere formatu informatikoan entregatuko du.