www.aretxabaleta.eus

ZIRTAKA ANTZERKI TALDEA "Ongi etorri, lagun"

 

Mari Leka eta Panpoxa ikastetxe berean dauden bi neska dira. Egun batetik bestera beraien eskolara kanpotik etorritako hainbat haur heltzen ari direla konturatzen dira. Batzuk gurasoek ekarriak dira, beste batzuk gerratik ihesean, beste batzuk adoptatuak…baina den denek haien hizkuntza eta haien abestiak ekartzen dituzte. Dena den…zergatik datoz haien herrietatik? “Muturoker” pertsonaia gaiztoak gerrak, goseteak eta haur askoren zorigaiztoa sorrarazten ari da. Zer egingo dugu “Muturoker” kanporatzeko? Lagunduko diguzu haur hauei ongi etorria ematen elkarrekin euskaraz bizitzeko?.

Antzezlan honetan, gaur egun gure gizartean daukagun errealitate bat islatzen da, alegia, kanpotik etorritako hainbat haurren egoera eta beraien integrazioa Euskal Herrian. Antzezlan musikala da eta bertan agertzen diren abesti gehienek bere jatorria hainbat herritan daukate (Zambia, Angola, Bolivia, Sahara, Errumania,…). Antzezlan honen bidez haur guztien integrazioaren aldeko aldarria egiten dugu, norberaren kulturatik abiatuta eta Euskal Herriko errealitatera hurbilduz.

OHARRA: eguraldi txarra eginez gero, Iturrigorri frontoian egingo da.

Eguna eta lekua:
  • Ekainak 14: 19:00. Iralabarri plaza.

Iraupena: 50 min.

Norentzat: publiko guztientzat

Zer
HAUR ANTZERKIA
Noiz
2020/06/14 19:00 - 19:50"
Non
Iralabarri plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal