www.aretxabaleta.eus

HIRUKI LARROXA - ZARATA erakusketa

Duela gutxi ezagun bati zera galdetu nion: ba al dakizu LGBTI+ kolektiboaren parte direnen artean heterosexualak ere badirela? Harrituta begiratu zidan. LGBTI+ kolektiboarekiko dugun ikuspegia oso murriztua da. Lesbiana, gay eta pertsona transek osatzen duten talde gisa ikusi ohi da soilik, baina badira beste hainbat pertsona talde horren parte direnak eta ikusgarritasun gutxi ematen zaienak.

ZARATAren parte garenok ez gara maisuak, ez dugu egia absoluturikazaldu nahi. LGBTI+ kolektiboaren parte garen norbanakoak gara soilik eta gure bizipenak eta istorioak duintasunez azaldu nahi dizkiegu euskal herritarrei, ezjakintasunak dakartzan tabuek sorrarazten dizkiguten egoera deserosoei aurre eginez. Galdera mordoa egin eta erantzun gutxi batzuk emango ditugu.

Oraindik lan handia daukagu gizarte inklusibo bat izatera iristeko eta ZARATA proiektuak bide horretan aurrepauso bat izan nahi du.

Anima zaitezte, beraz, entzutera eta ikastera.

Ibilbidearen hasieran parte-hartzaileak audioari play eman eta mugikorra sakelean gordeko du, audio bakar batean baitaude gidariaren argibideak eta hamar istorioak. Horrela, esperientzian zehar mugikorrari begira egon beharra ekidingo da.

Parte-hartzaile bakoitzak bere aurikular propioak ekar ditzake esperientzia erosoago bizitzeko. 

Esperientziak 45 minutu inguruko iraupena izango du persona bakoitzarentzat, baina sarrera hiru orduz egongo da irekia [16h-20h]. Horrela, lehen pertsona 16.00etan sartuko da eta, azkena, 19.00etan, 19.45etan amaituz.

  • Eguna: Azaroak 24, eguena
  • Ordua: 16:00 - 20:00
  • Lekua: Arkupe Kultur Etxeko 2.solairua
Zer
ERAKUSKETA
Noiz
2022/11/24 16:00 - 20:00"
Non
Arkupe Kultur Etxeko 2.solairua
Hitzordua egutegira gehitu
iCal