www.aretxabaleta.eus

YOLANDA IGLESIAS - Psikologoa

Hitzaldia: Janariarekin harremana aldatzen denean: elikadura nahasteak

Denok entzun ditugu inoiz elikadura-jokabidearen nahasmendu ezagunenei buruzko komentarioak, izan anorexia nerbiosoa, bulimia nerbiosoa edo tripakadek eragindako nahasmendua, baina ba al dakigu benetan zer diren?, zein dira arrisku-faktoreak?, zein da tratamendua edo zer inplikazio ditu?

Elikadura jokabideraren nahasteak (EJN) desordena mentalen barruan daude. Desordena horien ezaugarria da jokabidea aldatzea janariaren aurrean eta pentsamendu okerrak izatea dietari, pisuari eta gorputz-irudiari dagokienez. Pentsamendu eta jokabide nahaste horiek arazo larriak sor ditzakete bai osasun fisikoan bai pertsonaren funtzionamendu psikologiko eta sozialean.

Elikadura-nahasmendua osasun mentaleko arazo bat da, non  pertsonak osasungarriak ez diren elikadura-jokabideak erabiltzen dituen, hala nola gehiegi edo gutxiegi jatea, sentimenduei eta beste egoera batzuei aurre egiteko.

EJNetan hainbat aldagaik eragiten dute - genetikoak, psikologikoak, biologikoak eta soziokulturalak-, eta gehien bat emakume nerabeei eta heldu gazteei eragiten die. Ezagunenak anorexia nerbiosoa, bulimia nerbiosoa edo tripakaden nahasmendua dira.

EJNak gaixotasun larriak dira, baina laguntza egokiarekin ehuneko oso altuan gainditzen dira. Horretarako, detekzio goiztiarra eta diziplina anitzeko tratamendu psikoterapeutiko espezializatua behar dira. Nahasmenduen mota honen berezitasunetako bat gaixotasunaren kontzientziarik eza da, eta, ondorioz, sendatzeko motibaziorik eza. Horregatik, EJNen tratamendua luzea eta konplexua da, eta sendatze-prozesuan familiak berebiziko garrantzia du.

Datorren ostegunean, azaroak 10, arratsaldeko 18:00etan emango duen hitzaldian, Yolanda Iglesias Martín psikologoak, Acabe Gipuzkoa Elkarteko koordinatzaileak, EJNri buruzko zalantza guztiak argitzeko gakoak emango dizkigu.

  • Eguna: Azaroak 10, eguena
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Zaraia aretoa
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: gaztelania
Zer
HITZALDIA
Noiz
2022/11/10 18:00 - 19:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal