www.aretxabaleta.eus

Virginia Imaz: “Sex o no sex”

 

OIHULARI KLOWN antzerki taldeko Virginia Imaz Quijerak gorpuzturiko klown parodia dugu hau. Bizitzaren, heriotzaren eta sexuaren inguruko galderak egiten ditu Pauxa pailazoak. Ikusleak bere gogoeta zoroen konplize eta lekuko bihurtuta, bere sexu hastapenak partekatu eta giza harremanen inguruko bere ezinegonak eta lotura osasungarriak kudeatzeko zailtasunak aitortzen ditu.

 

Ikuskizun honetan, hilekoa, kutsadura, norbere gorputzarekin daukagun harreman konplexua, lehenengo musua, koitoa, kondoiaren negoziaketa, ginekoloarengana bisita, haurdunaldia, menopausia... bezalako gaiak aurkezten dizkigu Virginia Imazek umorea eta samurtasuna oinarri dituen klown jokoaren bitartez; errudun sentitu gabe gozatzeko ditugun zailtasunez dihardu orohar. Gure sexu ohituretan (edo haien gabezian) oinarrituriko proposamen ludikoa da. Generoaren ikuspuntutik tratatzen da hau guztia, Oihulari Klownen sorkuntzetan ohikoa den bezala.

Eguna:

  • Emakumearen Nazioarteko Eguna

        Martxoak 8:  20:00

Non: Zaraia Aretoa

Sarrera: 4€ 

Ondoren luntxa

 

 

 

Zer
Antzerkia
Noiz
2018/03/08 20:00 - 21:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal