www.aretxabaleta.eus

"Uhinak" dokumentala - Korrika Kulturala

22. Korrikaren dokumentala

22. Korrikaren dokumentala. Euskal Herrian zehar abiatuta, bederatzi ahots biltzen ditu ikus-entzunezkoak, bederatzi paisaia ezberdin, eta bederatzi errealitate linguistiko eta emozionalen isla direnak.

Txakur Gorria sormen kolektiboak egindako lana da eta Korrikaren leloak bi zati dituen moduan, HitzEkin, dokumentala ere bi zati horietan bereizten da. Hasteko, bederatzi lagunen "hitzei" esker beste hainbeste errealitate linguistiko eta emozional ezagutzeko aukera ematen du. "Ekiteari" dagokion zatian, berriz, hitzek mundua eraikitzeko duten gaitasunaz hausnartzera gonbidatzen ditu ikus-entzuleak, Lorea Agirre Dorronsoren ahotsean eta Korrikako irudi zaharrekin lagunduta.

Kredituak:

  • Izaskun Igoa Jaimerena, Ziga
  • Mónica Fernández Cuesta, Cintruénigo
  • Haira Aizpurua Ibargarai, Sara
  • Miryam Quintana Urrea, Kanpezu
  • Itxaso Balza de Vallejo Carbajo, Maeztu
  • Joxe Landa Odriozola, Itziar
  • Suhar Anzorandia Peritz, Barakaldo
  • Etxahun Anakabe Tapia, Barakaldo
  • Marie-Agnès Gorostiague Salaberri, Ainhize-Monjolose
  • Off ahotsa: Lorea Agirre Dorronsoro
  • Gidoia eta zuzendaritza: Txakur Gorria Sormen Kolektiboa
  • Kamera eta edizioa: Haritz Arrizabalaga Garmendia, Peru Galbete Labiano
  • Artxiboko irudiak: Gorga Historia Mintegia eta Museum Cementos Rezola, AEK
  • Artxiboko audioak: Soinumapa
  • Musika: Asteetena - Hatxe, Arterastea - Hatxe, Ilgora - Hatxe, Lainobera – Hatxe
  • Ekoizpena: Txakur Gorria eta AEK/Korrika

Egilea(k):

Txakur Gorria

Data/Ordua: apirilak 7, eguena / 18:30

Prezioa: Doan

Ikusi trailerra

Zer
Dokumentala
Noiz
2022/04/07 18:30 - 19:30"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal