www.aretxabaleta.eus

Txorroborro eta Tor: "Saloon"

 

Al Bakerren taldea prestatzen ari da Saloonera inguratzen diren kanpotar inozoak burutik behera lumatzeko. Dirua, karta-jokoa eta zarzaparrilla izango dira mendebalde urruneko giro peto-petoaren ikuskizun osagaiak. Sartzeko ausardiarik bai?

“Hurbileko magia” publikoarengana gertura­tzeko asmoz, Tor eta Txoborro mendebalde urruneko legendak hartu dituzte paregabeko ikuskizun magikoa pizteko. Mendebaldeko salon mitiko haietako giroa, karta-jokoa, jukutria eta iruzurgileak, horixe da eszenatokirik egokiena, era honetako ikuskizun bati forma emateko.

Eguna:

  • Irailak 6, egubakoitza: 18:30

Non: Herriko Plazan

Hizkuntza: Euskaraz

Iraupena: 3 ordu (20 minutuko saioak)

Norentzat: Guztientzat

Zer
MAGIA ASTEA
Noiz
2019/09/06 18:30 - 21:30"
Non
Herriko Plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal