www.aretxabaleta.eus

Txalo produkzioak: "Jainko basatia"

Jainko basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Gizalegez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du elkarri kristorenak eta bi esaten hasten direnean, eta bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduko dira.

Ane, (Aitziber Garmendia) Alexen emaztea da eta banku baten egiten du lan. Emakume baketsua, lasaia dirudi, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte.

Alex (Mikel Losada) arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, zuzena eta mugikorrik izan ezean, galduta dabilen horietakoa.

Manu (Andoni Agirregomezkorta) Veronikaren senarra da. Burdingilea, gizon lasaia eta emaztearen gonapean bizi dena, bileran zehar lehertzen den arte. Emaztearen kontra egingo du bere alderdi  ilun eta arranguratsuak erakutsiz.

Veronika (Tessa Andonegi) kultura handiko etxekoandre aurrerakoia da. Tragu pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten da, bere frustrazio guztiak azaleratuz.

Eguna:

  • Abenduak 26, martitzena: 19:30

Non: Zaraia aretoa- Arkupe

Norentzat: + 12 urte

Prezioa:  4€

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2017/12/26 19:30 - 20:30"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal