www.aretxabaleta.eus

DOODEM. TRIGGER

Eñaut Zubizarreta

DOODEM bidai bat da, Paul Gilroy soziologoak aipatzen duen Atlantiko Beltzean zehar: 7 kanta, 7 herri. Herriko musiketan azpimarra egiten du beraz lan honek, ‘herrikoitasunean’ erori gabe baina, beti begirada berritzaile batekin. 

Tokian tokiko berezitasun musikalak ideia estetiko gisa hartu, nahastu eta kanta ezberdinetan aplikatu ditu. Mbira edo ta Kora bezalako instrumentuak entzuten ari zarela pentsa daiteke batzutan, edota gitarra flamenko bat beste batzuetan, biolontxeloaren ordez. Ahotsak eta saxo baritonoaren tinbreak tribuetako kantetara garamatzate; eta perkusioak txeloaren aurka talka egiterakoan sortutako polirritmiek gorputza mugiaraztera garamatza. 

Naturarekiko harremana, askatasun grina, edota minari eginiko orroak nonahi entzun daitezke lan guztian zehar, antzinako begirada berritu bat. Elkartasuna edo ta edertasunaren ideiaren bestelako eraikuntza baten beharra ere hor dago, egungo aldarriak baina aspalditik datozenak.

Bidaia are eta gehiago potenziatzeko, bi lagun haundiren laguntza izango du, Iñigo Xalbador (1992, Barañain) eta Amaiur Luluagarena (1992, Anoeta).

Lehenak, saxo baritonoarekin melodiak jantziko dizkio kutsu afrikarra duten kantei. Bigarrenak berriz, dantzaren bitartez gorpuztuko du musikak soinuz esan nahi duena.

Sarrerak erosi

Zer
MUSIKA
Noiz
2024/05/10 20:00 - 21:00"
Non
ZARAIA ARETOA
Hitzordua egutegira gehitu
iCal