www.aretxabaleta.eus

TOMATEEN BIDAIAK

Kolonialismoa, kapitalismoa eta bertakotasuna

Tomateen bidaiak. Kolonialismoa, globalizazioa eta bertakotasuna erakusketa Maddi Zumalabe ilustratzaile eta Marta Barba antropologoaren arteko elkarlanaren fruitua da. Lanak Marta Barba Gassóren Hazi, barietate eta tomateen etnografia feminista Euskal Herrian. Bertakotasuna, transespezie ahaidetasuna eta teknobiopolitika tesirako Maddi Zumalabek propio egindako ilustrazioak ditu oinarri. Bertan, Euskal Herrian erein, landatu, saldu eta jaten diren bi tomate barietateen historiak eta ibilbideak jaso dituzte. Batetik, batez ere Euskal Tomate zigiluarekin saltzen den Jack barietatearena, gaur egun Bayerrena dena (eta lehenago Monsantorena). Bestetik, bereziki Gipuzkoan eta sektore ekologikoan oso hedatua dagoen Aretxabaletako Larrosa barietatearena. Biek ala biek 30-40 urte inguru daramatzate gurean, eta errotzeko edo bertakotzeko prozesu bana izan dute, berezitasunez, ezberdintasunez eta antzekotasunez beteta. Bi barietate horien bidai eta mugimenduak, eta horien bueltako prozesuak, egungo nekazaritza eta elikadura sistemak zeharkatzen dituzten kolonialismo eta globalizazio prozesuez mintzo zaizkigu. Horrenbestez, bertakostasuna, kolonialismo eta globalizazioaren arteko gurutzaketak erakutsiko dizkigute bidaiok.

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00

Bisita gidatua:
irailaren 12an, asteartea, 18:30ean

Zer
Erakusketa
Noiz
2023/09/04 11:00 - 2023/09/29 20:00
Non
Arkupe Kultur Etxeko Erakusketa aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal