www.aretxabaleta.eus

TOMATEAREN ASTEA

ARETXABALETAN 2023KO IRAILAREN 6tik 10era TOMATEAREN ASTEA EGINGO DA.

Debagoieneko eskualdeko erakundeek eta Arexabaletako Udalak, Aretxabaleta Tomate Astearen edizio berri bat abiarazi dute. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da.

Eskualdeko eragileen arteko elkarlanari esker antolatzen den ekimen honen bidez, besteak beste, turismo gastronomikoa bultzatu nahi da eta bertako produktuak ezagutarazi.

Beste edizio batzuetan bezala, 2023koak bi ekitaldi nagusi izango ditu:

- TOMATEAREN AZOKA BEREZIA irailaren 10ean izango da, eta tokiko landa eremuan ekoitzitako produktuak saltzen dituzten hogei bat postu bilduko dira Durana kalean, gehienak eskualdekoak. 10:00etatik 14:00etara bitartean parte hartuko dute. Jendetza handia espero da egun honetarako.

- "Aretxabaleta" tomatearekin egindako PINTXOEN IBILBIDEA, herriko establezimendu batzuen pintxo oparoen eskaintzan oinarritua. Irailaren 6tik 10era bitartean hartu ahal izango da.

Aurten ere lehiaketak izango dira azokaren egunean, baina beste urteetan baino erakargarriagoak, ahal izanez gero. Alde batetik, EUSKAL HERRIKO BERTAKO TOMATEAREN LEHIAKETA, aurten LEHENENGO EDIZIOA izango duena, eta, bestetik, "TOMATE DEIGARRIENA" sarituko duen HERRI BOZKETA. Bion sari-banaketa Azoka egunean bertan egingo da.

Asteko EGITARAUAN honako hauek ere sartzen dira:

  • Antzinako tomate barietateen erakusketa.
  • Haziak erauzteko tailerra, Marc Badal-en eskutik.
  • Sukaldaritza tailerra eta dastatzea, OSOA sukaldaritzako Anne Otegiren eskutik. Bertan, hiru modu desberdinean prestatuko tomatea dastatzeko aukera egongo da: tar-tarra, tomatea errezeta gazi-gozotan eta tomate freskagarria.

(Hiru ekitaldi hauek Azokaren egunean bertan eskainiko dira, irailaren 10ean)

  • "Tomate infografien erakusketa, Marta Barba Gassó artistarena, Arkupeko erakusketa aretoan.

Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Saila, Deba Garaia Landa Garapen Elkartea eta Aretxabaletako Udala dira bultzatzaileak, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Zer
AZOKA
Noiz
2023/09/06 10:00 - 2023/09/10 14:00
Hitzordua egutegira gehitu
iCal