www.aretxabaleta.eus

TOMATEAREN ASTEA - EUSKAL HERRIKO bertako tomatearen Lehiaketa (I. edizioa)

Euskal Herriko bertako tomatearen Lehiaketa (I.Edizioa) antolatu da aurten.

Aretxabaletan 2023ko irailaren 10ean, lehen aldiz, Euskal Herriko Bertako Tomatearen Lehiaketa antolatu da.

OINARRIAK

  1. Euskal Herriko bertako tomatea izan behar da.
  2. Euskal Herrian erroldatuta dagoen edonork parte hartu dezake.
  3. Lehiakide bakoitzak aurkezten duen barietate bakoitzeko hiru ale aurkeztu behar ditu. (aurkezten diren aleak antolatzaileen esku geldituko dira).
  4. Lehiaketan parte hartzeko aurrez izena eman behar da. Izena emateko azken eguna irailaren 6a, eguerdiko 12:00etan.

Izena posta elektronikoz eman behar da, honako helbidean:

  • kultura@aretxabaleta.eus
  • Gaia: 2023 Euskal Herriko bertako tomate lehiaketa
  • Nortasun agiriaren kopiarekin batera ondorengo datuak bidali behar dira:

Izen-abizenak:
Telefonoa:
Herria:
Aurkezten den barietatearen izena:
Noiztik ugaltzen duen barietatea:
Nondik iritsi zaion edota norengandik:

5.  Tomateak, irailak 10ean, goizeko 9:30etatik 10:30ak bitartera ekarri behar dira Aretxabaletako udalak Durana kalean horretarako jarrita izango duen karpara.
6.  Epaimahaia adituek osatuko dute.
7.  Sariak honakoak izango dira:

    • 1. saria: 500 euro eta garaikurra
    • 2. saria: 300 euro
    • 3. saria: 150 euro
    • Aipamen berezia, Aretxabaleta tomate onenari. Saria: 150 euro

8.  Epaimahaiaren erabakia, irailaren 10ean, eguerdiko 13:30 lehiaketa antolatu den karpan.

Zer
AZOKA
Noiz
2023/09/10 10:00 - 14:00"
Non
Aretxabaleta
Hitzordua egutegira gehitu
iCal