www.aretxabaleta.eus

SENDABELARREN TAILERRA

Ikastaro honen helburua da sendabelarrak ezagutzea eta haiekin prestaketak egiten ikastea. Inguruko sendabelarrak ezagutuko ditugu, ezaugarriak eta erabilerak, biltzeko garai egokia, zer atal erabiltzen diren, lehortze prozesua eta kontserbazioa … Hori guztia, modu teoriko-praktikoan egingo dugu eta aterakin sinpleak eta erabilgarriak ere, egingo ditugu: beraketak, tinturak, infusioak, xarabeak, linimentuak, ukendua, baltsamoa…

Martxoaren 20tik-Maiatzaren 29ra. 8 Ostegun. 17:00-19:00

Izen ematea: Martxoaren 3tik 17ra

Zer
IKASTAROA
Noiz
2025/03/05 17:00 - 2025/03/20 18:00
Non
Arkupe kultur etxea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal