- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/samuele-telari-akordeoilaria
- Samuele Telari akordeoilaria
- 2019-12-05T19:30:00+01:00
- 2019-12-05T21:00:00+01:00
Samuele Telari akordeoilaria
Spoleto-n 1992an jaio zen eta master-ikasketak Erromako Santa Cecilia Kontserbatorioan Massimiliano Pitocco irakaslearekin egin zituen ohorezko saria lortuz.
Besteak beste, Abbado Saria 2015, "Città di Castelfidardo" Saria 2013, Klingenthal-eko Nazioarteko Akordeoi-Lehiaketako 3. Saria edo Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi Lehiaketako lehen saria (2018) bezalako hainbat jaso ditu.
"Limes" bere lehen diskoa VDM Records-ekin grabatu du eta Italia eta Europako zenbait jaialdi eta aretotan kontzertuak eskaini ditu (Berliner Philharmonie-ko Kammermusiksaal, Kopenhage-ko Royal Danish Academy of Music, etab.).
Orkestra ezberdinekin bakarlari bezala jo du (Berliner Staatskapelle, "I Virtuosi Italian" edo "State Hermitage Orchestra") eta besteak beste, A. Sbordoni, C. Di Cecca, M. Morgantini edo M. Munari konpositoreen obrak estreinatu ditu. Askotariko ganbera-taldetako kidea da eta 2013tik Erromako Accademia Filarmonica-ko "Imago Sonora" ensenble egoiliarrean jotzen du. Besteak beste,
Y. Shishkin, M. Väyrynen, C. Jacomucci edo F. Lips-en eskola magistralak jaso ditu.
EGITARAUA
- Corradi Rojac: CONIUGAZIONI DEL SUBLIME III
- Simone Cardini: EXAPTATION III
- J.S. Bach: VARIACIONES GOLDBERG BWV 988
Eguna:
- AbenduaK 5, eguena: 19:30
Non: Zaraia aretoa
- Zer
- MUSIKA
- Noiz
- 2019/12/05 19:30 - 21:00"
- Non
- Zaraia aretoa
- Hitzordua egutegira gehitu
- iCal