www.aretxabaleta.eus

ROMIPEN

Dokumentalaren emanaldia eta, ondoren, solasaldia.

Helena Bayonak “Romipen” dokumentala aurkezten du. Dokumental honek, emakume ijitoen aniztasuna jaso nahi du.

«Ez dago modu bakarra ijitoa izateko, ez dago modu bakarra emakumea izateko eta ez dago modu barra feminista izateko» (Saray de Borja)

Adin ezberdin eta toki ezberdinetako 7 emakume, haien iraganaz, egunerokotasunaz eta etorkizunaz mintzatzen feminismoa eta emakume zein ijito bezala bizi duten borroka prozesua bezalako gaiak jorratzen.

FITXA TEKNIKOA ETA ARTISTIKOA

  • Muntaia: Adrián Perea, Jon Rodríguez
  • Soinu burua: Adrián Perea, Jon Rodríguez
  • Ekoizpena: Creme Supreme
  • Zuzendari artistikoa: Marina Pérez
  • Argazki zuzendaria: Adrián Perea, Jon Rodríguez
  • Musika originala: Ángela Gabarre Moreno
  • Iraupena: 29’

HELENA BAYONA
Iruñean jaioa, Helena Bayona (24 urte) Kazetaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta gaur egun Zientzia Politikoetako lizentziatura ikasten ari da unibertsitate berean. Bere lehen ikus-entzunezko proiektua egin zuen, “Mordiendo el aire” 2017an. “Romipen” honengandik sortzen da eta premisa berberak jarraitzen ditu gaiaren ikuspegi sakonagoa lortzeko eta ikusleen artean ikuspegi kritikoa sustatzeko ahaleginean.

Dokumental ondoren solasaldi bat zabalduko da Nafarroako Gaz Kalo ijito elkarteko kideen eta dokumentalaren-protagonisten parte-hartzearekin.

Ikusi teaserra

Zer
DOKUMENTALA
Noiz
2023/03/16 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal