www.aretxabaleta.eus

PROSOPAGNOSIA

Prosopagnosia (grezieratik), aurpegien itsutasuna ere deitua, gizartearen zati batek pairatzen duen gaixotasuna da, jendearen aurpegiak ezagutzea eragozten diona eta kasurik larrienetan bere aurpegia ere ezagutzeko gai ez dena.

Denok al dugu prosopagnosi mailaren bat?

Gutako asko "itsu" heldu gara helduarora, ez baitugu bidean tarterik hartu nor garen ezagutzeko, izan nahi dugunari buruz hausnartzeko eta izan nahi dugunarekin koherentziaz jokatzen ari garela bermatzeko.

Film labur honekin hausnarketa bultzatu nahi dugu, ikusleak bidaia bat egin dezan bere barneraino eta une bat har dezan bere erraietara begiratzeko eta zergatik ez, orain eta hemen, bidaia bat hasteko non dagoen ikusteko, inoiz ez baita berandu. Ala bai?

Animatzen zara gurekin bidaia honetan?

  • Ekoizlea: Ekain Martinez de Lizarduy
  • Aktoreak: Itziar Ituño eta Kepa Errasti

Bi saio izango dira: 

Azaroak 30 - 11:30
Azaroak 30 - 12:30

 

Zer
FILM LABURRA
Noiz
2024/11/30 11:30 - 13:00"
Non
ZARAIA ARETOA
Hitzordua egutegira gehitu
iCal