www.aretxabaleta.eus

PLATAFORMA TIRANTE Y KELY: "La máquina del Dueño"

 

“La Máquina del Dueño” obra artistikoaren helburua, indarkeria gure gizarteko eta gure harremanetako elementu estruktural gisa identifikatzea da. Geure bihurtu den indarkeria, egunerokotasunean, eskubideak eta abantailak onartuz, naturaltasunez jasotzen eta erabiltzen duguna. Antzezlan honen bitartez, gure errealitatearen gaineko hausnarketa bultzatu nahi da.  Gure ingurua, harremanak, sinesmen eta sentimenduak, gauzak egiteko dugun modua eta maitatzeko modua aztertzeko gonbidapen bat da, horren bitartez behar bada, garena eta zergatik garen horrelakoak uler dezagun. Antzezlanaren bitartez, eraikuntza berri bat sortzera bultzatu nahi da, beste arau batzuk dituen sistema berri bat eraikitzera.  

Eguna:

  • Azaroak 25, zapatua: 19:30

Non: Zaraia aretoa- Arkupe

Norentzat: +12 urte

Prezioa:  4 €

Zer
ANTZERKIA
Noiz
2017/11/25 19:30 - 20:30"
Non
Zaraia aretoan
Hitzordua egutegira gehitu
iCal