www.aretxabaleta.eus

PIOTR MOTYKA

Piotr Motyka-k Polonian hasi zuen bere heziketa, Artur Miedziński-ren akordeoi klasean. Gaur egun, Grzegorz Stopa unibertsitate irakaslearen zuzendaritzapean ikasten jarraitzen du Musik und Kunst Privatüniversität der Stadt Wien (MUK) unibertsitatean. 

Piotr Motyka Europako musika eszenetan sari asko irabazi dituen artista da; Austrian, Alemanian, Eslovakian, Txekiar Errepublikan, Kroazian eta Lituanian antolatutako lehiaketetan lehen postuak.

2016an, Hans Schaeuble saria irabazi zuen Arosako Musika Akademian, Georgiako Ingolstadt Ganbera Orkestrarekin bakarlari gisa emandako kontzertuarekin. 2018an, finalista izan zen urteko Musikari Gaztea lehiaketan, Poloniako telebista publikoaren ekitaldi kultural garrantzitsuenetako batean. Urte berean, Musica Viva orkestrarekin aritu zen Moskun. 2021ean Motyka-k Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi Lehiaketako lehen saria irabazi zuen.

EGITARAUA

PRELUDE AND FUGUE NO. 17 IN A-FLAT MAJOR, OP. 87
DMITRI SHOSTAKOVICH

ENGLISH SUITE NO. 5 IN E MINOR, BWV 810
JOHANN SEBASTIAN BACH

LE TOMBEAU DE COUPERIN
MAURICE RAVEL

  • Eguna: Abenduak 4, domeka
  • Ordua: 12:30
  • Lekua: Zaraia aretoa
  • Prezioa: Doan
Zer
MUSIKA
Noiz
2022/12/04 12:30 - 13:30"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal