www.aretxabaleta.eus

PERU KROKODILOA - KANTU KOLORE

Kantu Kolore taldearen kantu ospetsuenak entzuteko aukera izango dugu eta Peru Krokodiloak sorpresa ederra emango digu. “Peru krokodiloa” musikaz, koreografiaz, umorez eta energiaz beteriko ikuskizun musikala da, etxeko txikiak zein nagusiak bateratuko dituena. Abesti eta koreografia berriak, ohi bezala adin guztietako haurrak beraien eserlekuetan dantzan jarriko dituztenak, eta helduei parte hartu eta familiako gaztetxoenekin batera gozatzeko aukera emango dietena.

Horretaz gain, Kantu koloreren kanta didaktikoekin haurrek hainbat ikasgai landuko dituzte; adibidez geografia, urtaroak, biderketak, animaliak, baloreak, etabar, dantzatu eta primeran pasatzen duten bitartean.

Sinopsia: “Peru krokodiloa Afrikara abiatuko da. Ari, Miel eta gainontzeko lagunak bere bila joango dira bere ondoan egoteko. Bertan abentura zoragarriak biziko dituzte. Peru topatuko al dute? Bertan geratuko ote dira? …”

Iraupena: 80 minutu inguru.

Prezioa: 3€

Ikus bideoa

Erosi zure sarrera

Zer
HAUR ANTZERKIA
Noiz
2023/04/23 17:00 - 18:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal