www.aretxabaleta.eus

Paul San Martin: "Blues, Boogie & Jazz"

Stay Bluesekin egindako lehen lanetik eta Tracksbere lehen diskotik hasita, RomainGratalon bateria jotzaile frantziarrarekin batera grabatutako Paul 's Mood singletik pasata, eta bere azken diskora FrenchSessionera iritsi arte, Paul San Martin prestakuntza handiko eta musika beltzaren eta Bluesen garrantzia ezagutzen duten musikarien zerrenda horretako kide da. Urteenpoderioz eta ohikoa ez den maisutasunez, nahitaezko erreferente bihurtu da estatuko eta Europako zirkuitu osoan zehar piano-jotzaile eta abeslari gisa.

San Martinek tradizio musikal hori sakondu, ikertu eta landu du.Garrantzi handiko artistekin lan egin du, besteak beste, NicoWayne Toussaint, OtisGrand, Gerry Hundt, LluísColoma, James Armstrong,
Ñaco Goñi, Slam Allen, Chris Ruest edo Bluesaren kondaira handia, Billy BoyArnold.

Kontzertu honetarako, Paul San Martinek bidaia musikal bat proposatzen digu pianoen historian zehar: Blues, BoogieWoogie eta Jazz, Atlantikoaren bi aldeen ikuspegitik. Bidaia horretan b izikide izango ditu, alde batetik, urte askotako ibilbidean lortutako esperientzia handia, eta, bestetik, New Orleanseko betiko musikarekiko maitasuna, adierazteko orduan generoaren barruan eragin gehigarririk ez duen artista baten maisutasunez eta heldutasunez gauzatua, zeina, eskubide propioz, erreferentea baita askorentzat.

Eguna:

  • Martxoak 21, domeka: 19:00

Non: Zaraia aretoan

Sarrera: 4 € (Martxoaren 1etik aurrera salgai)

Aretoaren edukiera: 50 pertsona

Zer
MUSIKA
Noiz
2021/03/21 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal